Alquézar (aragoieraz Alquezra) Huescako udalerria da, Somontano de Barbastro eskualdean dagoena. Huescatik 51 kilometro ekialdera dago, eta udalerriaren zati bat Guarako Mendilerroa eta Arroilen Natura Parkearen parte da. 2022an 354 biztanle zituen.[1] Herriaren goialdean Santa María la Mayor kolegiata dago, 1966an monumentu historiko-artistiko izendatua izan zena.[2]
Erreferentziak
- ↑ Población del Padrón Continuo por Unidad Poblacional a 1 de enero: Alquézar. ine.es (Noiz kontsultatua: 2023-6-14).
- ↑ Colegiata de Alquézar. arteguias.com (Noiz kontsultatua: 2023-6-14).
Ikus, gainera
- Huescako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Udalaren webgune ofiziala, alquézar.es