Zirrostratu

Zirrostratuak

Zirrostratuak eta 22°-ko haloa
Altitudea: 5.500 eta 10.000 m artean
Prezipitazioa: Ez
Laburdura: Cs
Ikurra:

Zirrostratuak goi mailako hodei mehe eta, gehienean, uniformeak dira, izotz kristal txikiz osatutakoak eta halo izeneko gertaera meteorologikoa sortarazten ahal dutenak.

Motak

Zirrostratu espezieak

Hodei genero honetan bi espezie daude [1]:

  • Cirrostratus fibratus
  • Cirrostratus nebulosus

Zirrostratu aldaerak

  • Cirrostratus duplicatus
  • Cirrostratus undulatus

Sorrera

5.500 eta 10.000 m arteko garaieran sortzen dira. Fronte sistema baten aurrean eratzen hasten dira. Hasieran nebulosus motakoak izaten dira eta ondoren fibratus motara altatzen dira. Zeruko eremu zabalak estaltzen dituzten errezel garden edo esnekarak dira baina askotan, oso finak baldin badira, hautemangaitzak izan daitezke.

Prezipitazioak

Ez dute prezipitaziorik ekartzen oso altu baitaude eta geruza finak eratzen baitituzte. Hala ere fronte sistema bat datorrela iragartzen dute.

Erreferentziak

  1. Pretor-Pinney, Gavin (2006). Guía del observador de nubes. Salamandra, ISBN 978-84-9838-130-6

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q201564
  • Commonscat Multimedia: Cirrostratus clouds / Q201564

  • Wd Datuak: Q201564
  • Commonscat Multimedia: Cirrostratus clouds / Q201564
  • i
  • e
  • a
Hodei motak
Goi hodeiak
Zirruak (Ci) • Zirrostratuak (Cs) • Zirrokumuluak (Cc)
Erdi-mailako hodeiak
Altostratuak (As) • Altokumuluak (Ac) • Ninbostratuak (Nb)
Behe hodeiak
Estratuak (St) • Kumuluak (Cu) • Estratokumulu (Sc) • Kumuluninboak (Cb)