William Chambers

William Chambers

(1764)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGöteborg, 1723ko otsailaren 23a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
 Suedia
HeriotzaLondres, 1796ko martxoaren 8a (73 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Selina Innes (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole des Beaux-Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Jacques-François Blondel
Ikaslea(k)
ikusi
  • James Gandon
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
ikusi
  • George III and the River Thames (en) Itzuli
    Dundas House (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Royal Societyko kidea
    Knight Officer of the Order of the Polar Star Knight Officer of the Order of the Polar Star
    Knight Bachelor Knight Bachelor  (1771)
KidetzaRoyal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Royal Academy of Arts
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli

Find a Grave: 20591 Edit the value on Wikidata

William Chambers (Göteborg, Suedia, 1723ko otsailaren 23a - Londres, 1796ko martxoaren 8a) arkitekto eta marrazkilari ingelesa izan zen.

Indietako Konpainian sartu zen, eta Txina eta India ezagutu zituen bere bidaietan, Frantzian (1749) eta Italian (1750-1755) barrena ibili baino lehen. Galesko printzearen arkitektoa izan zen; Arteen Errege Akademia sortu zuen 1782. urtean, Joshua Reynolds pintorearekin batera. Neoklasizista, eta joera askoren biltzaile izan zen bere lanetan. Keweko Errege Lorategi Botanikoa eraikuntzak (hamar solairuko pagoda, meskita, tenplu eta arku erromatarra, 1752-1762), Marino kasinoa (Dublin, 1763) eta Somerset House (Londres, 1776-1786) egin zituen. Idatzi zituen obrek eragin handia izan zuten Europako XIX. mende hasierako arkitekturan: Arkitektura txinatarra (1757), Arkitektura zibilari buruzko tratatua (1759). Parke ingelesen teknikak mundu osora barreiatu zituen Lorategiak banatzeko artea, txinatarren usadioen arabera lanak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-07-05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q455155
  • Commonscat Multimedia: William Chambers / Q455155

  • Wd Datuak: Q455155
  • Commonscat Multimedia: William Chambers / Q455155


Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.