Vivian Ernest Fuchs

Vivian Ernest Fuchs

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaWight, 1908ko otsailaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaCambridge, 1999ko azaroaren 11 (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Eleanor Honnywill (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSaint John's College (Cambridge)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, geologoa, polar explorer (en) Itzuli eta bidaiaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Prestwich Medal  (1960)
    Grande Médaille d'Or des Explorations  (1958)
    Founder’s Medal  (1951)
    Polar Medal Polar Medal
    Knight Bachelor Knight Bachelor
    Scottish Geographical Medal
KidetzaRoyal Society
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Vivian Ernest Fuchs (Wight uhartea, 1908ko otsailaren 11 – 1999ko azaroaren 11) britainiar geologo eta ikertzailea izan zen.

Biografia

1929. urtean amaitu zituen ikasketak Cambridgeko Unibertsitatean, eta urte hartan bertan abiatu zen, geologo gisa, Cambridge espedizioan, Groenlandiako ekialdeko lurraldeetarako bidaldi batean. 1930eko hamarraldian beste bi espediziotan parte hartu zuen, Afrikan; Afrikara egindako bigarren espedizioan Etiopiako lurralde ezezagun batzuk ikertu zituzten, eta tektonikaren plakez osaturiko bere teoria frogatu ahal izan zuen (Cambridgen doktoregoa lortu zuen ikerketa haiei esker).

1947. urte inguruan Antartikari buruzko jakin-mina piztu zitzaion, britainiar gobernuak Malvinetarako ordezkari izendatu zuelarik, eta 1957an lortu zuen, azkenik, Antartikara espedizioa egiteko beharrezko guztia. Bera izan zen Antartika lehen aldiz gurutzatu zuen taldearen burua. Hamabi lagunek parte hartu zuen espedizio hartan, eta 3.473 km egin zituzten 99 egunetan, hasi Weddell itsasotik, eta Hegoburuan barrena, Ross itsasorainoko tartea. Fuchsen taldea inork aurretik igaro ez zuen Antartikako parte batean barrena ibili zen, beraz, eta garrantzi handiko informazio zientifikoa bildu zuen. Espedizio hari esker frogatu zen ordura arte hipotesi baino ez zena: izotz-kroskoaren azpian beste kontinente bat bazela. Espedizio hartan parte hartu zutenetako bat izan zen Edmund Hillary, eta harekin batera idatzi zuen Fuchesk Bidaldia Antartikan barrena (1960).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vivian Ernest Fuchs Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q456696
  • Commonscat Multimedia: Vivian Fuchs / Q456696

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 47233437
  • ISNI: 0000000114433235
  • BNE: XX837270
  • BNF: 126072163 (data)
  • GND: 118694030
  • LCCN: n83025264
  • NDL: 00521809
  • NKC: xx0012346
  • NLA: 35095199
  • NARA: 10570192
  • SNAC: w69m9dsh
  • SUDOC: 060750138
  • BIBSYS: 90167120
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02242/eu_f_1315/f1315
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q456696
  • Commonscat Multimedia: Vivian Fuchs / Q456696