Victoria Muñoz García

Victoria Muñoz García

Bizitza
JaiotzaMadril, 1921
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1939ko abuztuaren 5a (17/18 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak

Victoria Muñoz García (Madril, 1921 - ibidem 1939ko abuztuaren 5a) 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan aktibista zen eta 18 urte besterik ez zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da. [1][2][3][4]

Biografia

Victoria 1921ean Madrilen jaio zen eta bertan bizi zen. 1936an JSUren militantziara batu zen eta Chamartín de la Rosako taldearen parte izan zen. Izan ere, gerra amaitzean bere laguna Julián Muñoz Tárregarekin elkartu zen eta honek Sergio Ortizen zuzentzen zuen Chamartín de la Rosako sektorera batzeko eskaini zion.

1939an bere anaia, Juan, komisaldegian jasandako torturengatik hil zen eta beste anaia, Gregorio, maiatzaren 18an fusilatu zuten

1939ko ekainaren 6an atxilotu zuten eta Las Ventas emakumeen kartzelan sartu zuten. Urte berean 9. Gerra Kontseilu Egonkorrak 30.426. kausa ebatzi zuen, 13 Arrosak heriotza zigorrera kondenatuz. Hala, hogeita lau ordu beranduago, 13 emakume eta 43 gizon 1939Ko abuztuaren 5ean fusilatu zituzten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren (gaur egungo Almudena hilerria) hilarrietan. [5]

Memoria

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[6]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskainitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialariari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela [7].

Erreferentziak

  1. Madrilgo frankismoaren biktimen zerrenda. Memoria y Libertad-en
  2. NÚÑEZ DÍAZ-BALART, Mirta eta ROJAS FRIEND, Antonio (1997): Consejo de Guerra. Los fusilamientos en el Madrid de la posguerra (1939-1945). Compañía Literaria, Madrid. ISBN 9788482130590. (Dialnet)
  3. Fusilados por el franquismo en el Cementerio del Este de Madrid
  4. «Taller de historia del PCE "Marusia" [Tetuán, Madrid: Memorial Madrid. Represión franquista y lucha por la libertad»] Taller de historia del PCE "Marusia" [Tetuán, Madrid] . Noiz kontsultatua: 2020-05-29.
  5. «En Zona Feminista: LAS TRECE ROSAS» En Zona Feminista (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  6. Madrid homenajea a las Trece Rosas en el 74 aniversario de su ejecución.
  7. Listado de personas ejecutadas durante la posguerra (1939-1944) en la ciudad de Madrid(Internet Archiven artxibatua)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q90408026
  • Wd Datuak: Q90408026