Ustegabeko bisitaria

Ustegabeko bisitaria
Jatorria
Sortzailea(k)Ilia Repin
Sorrera-urtea1888
IzenburuaНе ждали
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak160,5 (altuera) × 167,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaTretiakov Galeria
BildumaTretiakov Galeria
Inbentarioa740

Ustekabeko bisitaria (errusieraz: Не ждали, "Ez nuen espero") Ilia Répin (1844-1930) errusiar margolariaren margolan bat da, 1884 eta 1888 artean margotua. Tretiakov galeriako bildumetako bat da[1].

Répin 1884an hasi zen koadroaren lehen bertsioetan lanean, Martixkinoko landa-etxean. Urte horretan bertan Peredvízhnikien 12. erakusketa ibiltarian erakutsi zuen, San Petersburgon lehenik eta Errusiako beste hiri batzuetan gero[2].

1885ean Pavel Tretiakovek erosi zion. Hala ere, Ilia Répinek lanean segitu zuen. 1885ean, 1887an eta 1888an, zenbait aldaketa egin zizkion, batez ere gelan sartzen den gizonaren aurpegian.

Eszenak erakusten du narodnik baten familiak duen lehen erreakzioa, hura erbestetik itzulitakoan: pertsonaien erreakzioen aniztasun psikologikoa irudikatzen saiatzen da. Itzulera horrek esanahi politiko bat ere badu, Répinek neurriz esploratu eta azaltzen duena, baina haren garaikideen interesa piztu zuena.

Erreferentziak

  1. Gosudarstvennai︠a︡ Tretʹi︠a︡kovskai︠a︡ galerei︠a︡.. (1995-<2013>). Gosudarstvennai︠a︡ Tretʹi︠a︡kovskai︠a︡ galerei︠a︡ : katalog sobranii︠a︡. Krasnai︠a︡ ploshchadʹ ISBN 978-5-93221-148-9. PMC 34340707. (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  2. «К истории коллекции Павла Михайловича Третьякова : Неустанное служение. Третьяковской галерее 150 лет. Павел Михайлович Третьяков (1832—1898) — российский предприниматель, меценат, собиратель произведений русского изобразительного искусства, основатель Третьяковской галереи.» www.nasledie-rus.ru (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11791202
  • Commonscat Multimedia: Ne zhdali / Q11791202

  • Wd Datuak: Q11791202
  • Commonscat Multimedia: Ne zhdali / Q11791202