Testu kritika

Liburuak eskuz kopiatzen zirenean ohikoa zen testuetan akatsak sartzea.

Testu kritika edo Ekdotika jatorrizko testuak edo, behintzat, egileek nahi zuten testuetatik bertsio gertuenak lortu nahi dituen filologiaren adarra dugu. Testu asko ez dira haien osotasunean gorde edo denborarekin bertsio desberdinak joan dira sortzen. Ekdotikaren helburua jatorrizko bertsioetatik gertuena eskuratzea izango litzateke. Horretarako testuen konparaketa egingo du, egilearen ideiak aztertuko ditu, transkripzioan sortutako okerrak ezabatuko ditu...[1] Hau guztia testu zaharrei aplikatu diezaiekegu, esaterako, eskuizkribu baten interpretazio desberdinez, baina baita ere testu garaikidei, adibidez, poema beraren bertsio desberdinak ezagutzen direnean. Prozesu horren ondorioz sortutako testuak edizio kritikoaren izenarekin definitzen dira. Modu batez, testuaren arkeologia bezala uler daiteke testu kritika.

Zientzia laguntzaileak

Nagusiki bi dira kritika honen zientzia laguntzaileak:

  • Paleografia: idazkera zaharren ikerketa eta itzulpen.
  • Kodikologia: eskuizkribuen azterketa historikoa edo arkeologikoa.

Testu kritikaren histori laburra

  • Testuak berreskuratzeko eta berrosatzeko kezkaren inguruko lehenengo datuak Alexandriako filologoekin ditugu; filologo horiek Homeroren obra editatzeko inguruko kezkak azaldu zituzten.
  • Erdi Aroan kezka hori Bibliaren testuetan kokatu zen. Jeronimo Estridongoak hebraiera eta greziera sakonki estudiatu zuen erlijio-testuak ondo finkatzeko asmoaz.
  • Pizkundean Grezia eta Erromako testuak berreskuratzeko beharra ikusi zen eta horrek testuak berrosatzeko beharra erakutsi zuen.
  • XIX. mendean Karl Lachmannek testu kritika zientifikoa landu zuen, humanismoaren intuizioan oinarritutako lanak gainditzeko moduan. Gaston Parisek ere bere aportazioak egin zituen.
  • XX. mendean Henri Quentinek metodo berreraikitzailea asmatu zuen.[2]
  • Joseph Bedierrek Lachmann metodologian zenbait akats aurkitu zuen.[3] Izan ere, neolachmannismoa indartu zen, kalte txikiena bezala ikusita.
  • XX. mendearen amaieran Gérard Genettek epdotikari aportazio garrantzitsuak egin dizkio.

Erreferentziak

  1. Bart D. Ehrman: Lost Christianities: The Battles for Scripture and the Faiths We Never Knew. Oxford University Press, 2005. 46.or.
  2. Henri Quentin:Essais de critique textuelle (Ecdotique). París: A. Picard, 1926.
  3. Joseph Bédier: La tradition manuscrite du Lai de l'ombre. Réflexions sur l'art d'éditer les anciens textes, 1928. Berrinprimatzea: París, Champion, 1970.

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez): The Society for Textual Scholarship and Textual Cultures
  • (Gaztelaniaz): Kritika testualean hasteko azalpenak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q275456
  • Commonscat Multimedia: Textual criticism / Q275456

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11931811k (data)
  • GND: 4059657-6
  • LCCN: sh99005388
  • NKC: ph126627
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q275456
  • Commonscat Multimedia: Textual criticism / Q275456