Tajik

Tajik etnia
تاجيک

Tajik (Afganistan)
Biztanleak guztira
15 - 20 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Afganistan:8.213.380 milioi (2012)[1]
 Tajikistan:6.206.939 (2012)[2]
 Uzbekistan:1.419.709[3]
 Txina:41.028[4]
Hizkuntza
Persiera (Dari eta Tajikera dialektoak) eta Pamirreko hizkuntzak
Erlijioa
Musulman-sunitak eta gutxiengo xiita
Zerikusia duten beste giza taldeak

Tajik[5] (persieraz: تاجيک‎, Tājīk, errusieraz: Таджики, txinera tradizionalez: 塔吉克族; pinyinez: Tâjíkè zú) Erdialdeko Asian bizi den eta persiera hizkuntza (dari eta tajikera dialektoak) duen talde etnolinguistikoa da. Multzo handienak Afganistan, Tajikistan eta Uzbekistanen bizi dira. Afganistango gerratik ihes egindako asko Iran eta Pakistanen bizi dira.[6]

Hasieran tajik terminoa mespretxuzkoa zen baino azkeneko hamarkadetan, batez ere sobietar administrazioaren eraginez, onargarri bihurtu da. Tajikak izendatzeko fārsī (persiar), fārsīwān (persieradun), eta dīhgān (tajikeraz: Деҳқон, dehqon, literalki "nekazari edo herritar sedentarioa") hitzak ere erabiltzen dira.

Txinako tajikak Xinjiang probintzian bizi dira eta iraniar hizkuntzetan mintzatzen dira (sarikoli eta wakhi).

Banaketa

Tajik gehienak Afganistan, Tajikistan eta Uzbekistanen bizi dira.

  • Afganistanen populazioaren %27 tajik etniakoa da[1]. Gehiengoa dira iparraldeko eta mendebaldeko Balkh, Takhar, Badakhshan, Parwan, Panjshir, Kapisa, Baghlan, Ghor, Badghis eta Herat probintzietan eta Kabul, Mazar-e Sharif, Herat eta Ghazni hirietan.
  • Tajikistanen populazioaren %79,9 dira[2]. Hauetako batzuk Pamirreko hizkuntzetan (Wakhi eta Shughni) mintzatzen dira. Sughd probintzian bizi diren Jaghnobiak ere tajiktzat hartzen dira.
  • Estatistika ofizialen arabera (2000)[2] Uzbekistango populazioaren %5 tajik etniakoa da. Hauetatik %20,4 Surxondaryo probintzian bizi dira eta %24,3 Samarkanda eta Bukhara probintzietan. Bukhara eta Samarkanda hirietan gehiengoa dira. Baino egiazko kopurua handiagoa dela uste da. Izan ere, arrazoi ezberdinengatik, erroldatzean tajik askok uzbeko direla adierazten dute.[7]

Erreferentziak

  1. a b CIA: The World Factbook, Afganistan
  2. a b c The World Factbook, Tajikistan
  3. CIA: The World Factbook, Uzbekistan
  4. www.artwork-cn.com: The Tajik ethnic minority
  5. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .. Oharra: Tajikistango herritarrak tajikistandarrak dira, eta tajikistandar guztiak ez dira tajikak. Hau da, tajikistandar hitza Tajikistango herritartasunari dagokio, eta tajik hitza, berriz, etniari.
  6. Afghan refugees in Iran and Pakistan
  7. Bureau of Democracy, Human Rights, and Labor (2000ko otsailaren 23a). "Uzbekistan"

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q483505
  • Commonscat Multimedia: Tajiks / Q483505

  • Identifikadoreak
  • BNF: 121556324 (data)
  • LCCN: sh85132030
  • NDL: 00576949
  • NKC: ph1087848
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q483505
  • Commonscat Multimedia: Tajiks / Q483505