Staphylococcus

Staphylococcus
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaBacilli
OrdenaCaryophanales
FamiliaStaphylococcaceae
Generoa Staphylococcus
Rosenbach 1884
Azpibanaketa
S. arlettae

S. agnetis
S. aureus
S. auricularis
S. capitis
S. caprae
S. carnosus
S. caseolyticus
S. chromogenes
S. cohnii
S. condimenti
S. delphini
S. devriesei
S. epidermidis
S. equorum
S. felis
S. fleurettii
S. gallinarum
S. haemolyticus
S. hominis
S. hyicus
S. intermedius
S. kloosii
S. leei
S. lentus
S. lugdunensis
S. lutrae
S. massiliensis
S. microti
S. muscae
S. nepalensis
S. pasteuri
S. pettenkoferi
S. piscifermentans
S. pseudintermedius
S. pseudolugdunensis
S. pulvereri
S. rostri
S. saccharolyticus
S. saprophyticus
S. schleiferi
S. sciuri
S. simiae
S. simulans
S. stepanovicii
S. succinus
S. vitulinus
S. warneri
S. xylosus

Datu orokorrak
Gaixotasunabumblefoot (en) Itzuli
Gram tindaketaGrampositibo

Staphylococcus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, koko itxura dutenak. Koko hauek mordoetan biltzen dira, tankera oso tipikoak hartuz (ikusi argazkia). Ez dira mugitzen eta ez dute esporarik sortzen.

Genero honetan 34 espezie daude, gehienak gizakiaren eta animalien larruazalean eta mukosetan bizi direnak. Staphylococcus aureus da talde honen patogeno nagusia.

Estafilokokoen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

  • anaerobio fakultatiboak: O/H:(+/+)
  • katalasa:(+)
  • oxidasa:(-)
  • gelatinaren hidrolisia:(+)
  • gatz konzentrazio altuak jasaten dituzte
  • nitratoak erreduzitzen dituzte, nitritoak sortuz

Estafilokokoen espektro termikoa oso zabala da: 8º eta 46 °C-en artean hazten dira.

Laborategian hazteko hazkuntza-inguru hautakorrak erabiltzen dira, gatz kontzentrazio altuak dituztenak. Horrela, estafilokokoak ez diren bakterioak hiltzen dira. Manitol agarra gazia da hautakorra den horietako bat.

Staphylococcus aureus

Sakontzeko, irakurri: «Staphylococcus aureus»

Talde honetako patogeno nagusia da. Gizakiarengan, hala ere, sudurreko mukosetan zein larruazalean egon daiteke pertsona askotan gaixotasunik sortu gabe; ikerketa batzuen arabera, populazioaren %30a bakterio honen eramailea da eta ez du inongo sintomarik. Patogenoa, hala ere, transmititu dezakete.

Bakterio honen birulentzia areagotzen duten faktoreak honako hauek dira:

  • Koagulasa: entzima honi esker, odol plasma gatzatu edo koagulatzen dute. Zauri bat gertatzen denaren antzekoa da odolbatu edo koagulo hori, eta immunitate-sistemaren fagozitosiaren aurrean bakterioa babesten du.
  • DNAsa: zelulen DNA hidrolizatzen du.
  • Hemolisinak eta leukozidina: odol-zelulak, fagozitoak barne, suntsitu egiten dituzte.
  • Andui batzuek enterotoxinak sortzen dituzte, janari intoxikazioaren sintomak eragiten dituztenak: beherakoak, gorakoak, okadak eta sabeleko mina.

Staphylococcus aureus-ek gaixotasun ugari eragiten du: azaleko edo mukosetako gaitzak (furunkuluak, pustulak, bekatxoak, zaurietako infekzioak...), gernu-infekzioak, septizemiaren ondorioz sortutako infekzio hedatuak, oso hilkorrak (endokarditisa, artritisa, meningitisa, pneumonia...) eta janari intoxikazioak, kutsatutako janariak jandakoan.

Urteotan penizilina izan da tratamendurik eraginkorrena Staphylococcus aureus-en aurka. Aspaldian, hala ere, agertu ziren penizilinarekiko erresistenteak ziren anduiak, gaur egun oso hedatuak. Horregatik, antibiograma baten bitartez erabaki behar da kasu bakoitzean ezarriko den tratamendua.

Beste espezie batzuk

Hainbat estafilokoko, berez patogenoak ez direnak, oportunistak izan ohi dira. Hots, egoera berezitan birulentzia hartzen dute eta gaitzak sortzen dituzte. Staphylococcus epidermidis eta Staphylococcus intermedius dira esanguratsuenak. Bakterio hauek koagulasa(-) dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Staphylococcus Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q199695
  • Commonscat Multimedia: Staphylococcus / Q199695
  • Wikispecies Espezieak: Staphylococcus

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX532383
  • BNF: 119753350 (data)
  • LCCN: sh85127364
  • NDL: 00560928
  • NKC: ph903844
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • EOL: 83232
  • GBIF: 3227654
  • ITIS: 359
  • NCBI: 1279
  • WoRMS: 416009
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D013210
  • Wd Datuak: Q199695
  • Commonscat Multimedia: Staphylococcus / Q199695
  • Wikispecies Espezieak: Staphylococcus