Saariselkä

Saariselkä (iparraldeko samieraz Suoločielgi) Finlandiako herrixka eta mendi bat dira, Inari udalerrian kokatua, Laponia finlandiarrean. Turismoagatik da ezaguna, hala nola spa eta eskiatzeko Finlandiako azpiegitura onenak eta garrantzitsuenak aurkitzen direlako. Sápmiko inguru turistiko garrantzitsuena da eta nahiz eta 300 bat biztanle dauzkan, urte osoan zehar, eta batez ere neguan, bertakoen kopurua irrigarri gelditzen da turisten kopuruarekin alderatua. Ivalo herrixka nagusitik 30 km-tara dago eta Urho Kekkonen Parke Nazionalaren barnean dago, Errusiar mugatik gertu. Beraz, udan ere ez da herrixka husten parke nazionalean ibilaldiak antolatzen baitira kanpotarrentzat.

Antzinean, Saariselkä, Sápmiko samitar-herrixka arrunta baino ez zen, Petsamo-Rovaniemi ibilbidea ireki zenean hazten hasi zena. Alabaina, bere egoera bereziagatik eta gaur egun eski-pistak aurkitzen diren mendixka esanguratsuaren ondorioz, laster bihurtu zen ezaguna nazioartean; batez ere Laponiako Gerra amaitu eta azpiegiturak egin ostean.

Izan ere, ibilaldiaren erdian zegoenez, Inariko turismoaren erdigune bilakatu zen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Saariselkäko webgunea (Alemanez) (Ingelesez) (Frantsesez)
  • Saariselka.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1815690
  • Commonscat Multimedia: Saariselkä / Q1815690

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 238098085
  • GND: 4329576-9
  • Wd Datuak: Q1815690
  • Commonscat Multimedia: Saariselkä / Q1815690

Argazki gehiago


Inariko herrixkak

AkujärviAngeliInariIvaloKaamanenKeväjärviKoppeloKutturaLismaMenesjärviNäätämöNellimPartakkoRiutulaSaariselkäSevettijärviTörmänen