Rubén Ruiz Ibarruri

Rubén Ruiz Ibarruri

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaEzkerraldea, 1920ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Talde etnikoaeuskalduna
HeriotzaSrednyaya Akhtuba (en) Itzuli, 1942ko irailaren 3a (22 urte)
Hobiratze lekuaVolgograd
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaJulián Ruiz Gabiña
AmaDolores Ibarruri
Hezkuntza
HeziketaMoscow school number 19 (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
errusiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta Erresistentziaren kidea
Jasotako sariak
ikusi
  • Leninen Ordena Leninen Ordena  (1956ko abuztuaren 23a)
    Bandera Gorriaren Ordena Bandera Gorriaren Ordena
    Sobietar Batasuneko Heroia  (1956ko abuztuaren 23a)
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrepublikako Herri Armada
Armada Gorria
GraduaTeniente lehena
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Bigarren Mundu Gerra
Stalingradeko gudua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Rubén Ruiz Ibarruri (Somorrostro, Bizkaia, 1920ko urtarrilaren 9a - Stalingrad, Sobietar Batasuna, 1942ko irailaren 3a) Armada Gorriko gudaria izan zen; teniente gradua izan zuen. Dolores Ibarruri Pasionaria bizkaitar komunista ospetsuaren semea zen.

Katalunian borrokatu zen errepublikanoen aldean, baina 1939. urtean, beste kataluniarrekin batera, Argèles-sur-Merreko kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen irten zen kontzentrazio-esparrutik Sobietar Batasunera.

1941. urtean, Gerrako umeen taldetik irtendako beste euskal gazte batzuekin, Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldearekin bat egin zuen, hegazkinlaritza militarreko akademia batean. Baina ez zituen pilotu ikasketak amaitu eta infanterian egin zuen bat Armada Gorriarekin[1].

1942. urtean alemaniarrek Stalingrad inguratu zuten (Stalingradeko gudua); setio horretan heriotza ekarri zioten zauriak hartu zituen Ruiz Ibarrurik. Sobietar Batasuneko kondekorazio gorena jaso zuen, Sobietar Batasuneko heroiarena.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) De Madariaga Fernández, Rafael. (2010). Aeroplano, Revista de Historia Aeronáutica (28): 106-116..

Kanpo estekak

  • Rubén Ruiz Ibarruri Auñamendi Eusko Entziklopedian.
  • Joseba Aurkenerena: Ruben Ruiz Ibarruri Stalingradoren defentsan. [1]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2415070
  • Commonscat Multimedia: Rubén Ruiz Ibárruri / Q2415070

  • Identifikadoreak
  • PARES: 135010
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 122516
  • Lur: 05171/eu_r_1084/r1084
  • Wd Datuak: Q2415070
  • Commonscat Multimedia: Rubén Ruiz Ibárruri / Q2415070