René Cassin Saria

René Cassin Saria

«René Cassin» Saria Eusko Jaurlaritzak urtero ematen duen saria da. Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak Sailari dagokio.

Helburua

Beren ibilbide pertsonalari edo profesionalari esker giza eskubideak sustatzearekin, babestearekin eta hedatzearekin duten konpromisoa erakusten duten pertsonen edo taldeen lana publikoki aintzatesteko eta saritzea du helburua.[1]

2003an sortu zen saria eta René Cassin izendatu zuten baionatar giza eskubideen aldeko ekintzailearen omenez. Urtero abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean Jaurlaritzak ekitaldi bat antolatzen du saria emateko.[1]

Lehen Mundu Gerraren esperientziak izugarri markatu zuen Cassin. Harrezkero, gerra horretako soldaduen eta biktimen defendatzaile sutsua izan zen. 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen, eta ezinbesteko rola bete zuen 1950eko Giza Eskubideen Europako Itunaren lanketan. Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1968an, giza eskubideen alde egiteagatik, eta saria Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutua sortzeko erabili zuen.[1]

Saridunak

  • 2022: Dora María Téllez[2]
  • 2021: Elisa Loncón[3]
  • 2020: Carlos Martin Beristain
  • 2019: Federico Mayor Zaragoza[4].
  • 2018: José Palazón eta Juan José Aguirre[5]
  • 2017: Sexual Minorities Uganda
  • 2016: Salvamento Marítimo Humanitario, Zaporeak-Sabores Solidarios eta Comunidad de Sant'Egidio
  • 2015: “Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataforman” antolatutako euskal biktima kereilariei
  • 2014: Adi-adian programetan parte hartu duten biktimak, biktima hezitzaileak eta Glencree[6]
  • 2013: Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin
  • 2012: Bakeaz
  • 2011: Aminatou Haidar
  • 2010: Gernika Gogoratuz eta Brigadas GKEko ordezkariak[7]
  • 2009: Marcos Ana (Fernando Macarro Castillo)
  • 2008: Desmond Tutu & Roelf Meyer
  • 2007: Aranzadi Zientzia Elkartea eta «Francisco y Catalina» ontziko tripulazioa[8]
  • 2006: Maiatzeko Plazako Amonak[8]
  • 2005: Alec Reid eta Harold Good[8]
  • 2004: Koro Erdozia Lasa[8]
  • 2003: Colectivo Hetaira[8]

Erreferentziak

  1. a b c Eusko Jaurlaritza. Rene Cassin Saria. .
  2. https://www.diariovasco.com/sociedad/dora-maria-tellez-20221205110735-nt.html
  3. (Gaztelaniaz) Euskadi, elDiario es. (2022-01-17). «La activista y política chilena Elisa Loncon recibe este miércoles en Vitoria el premio René Cassin de Derechos Humanos» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  4. Irekia. «Irekia - René Cassin 2019 saria Federico Mayor Zaragoza-ri eman dio Eusko Jaurlaritzak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).
  5. «Jose Palazoni eta Juan Jose Aguirreri emango diete aurten Rene Cassin saria» Berria 2018-12-05.
  6. «Rene Cassin saria eman diete ETAren, GALen eta Espainiako Poliziaren 41 biktimari» Berria 2014-12-10.
  7. «Gernika Gogoratuz eta Bakeraren nazioarteko brigadentzat René Cassin saria» Argia 2010-12-09.
  8. a b c d e (Gaztelaniaz) Europa Press. (2007-11-28). La tripulación del pesquero "Francisco y Catalina" y Sociedad Aranzadi, Premio René Cassin de Derechos Humanos 2007. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • René Cassin Saria Proiektua - Eusko Jaurlaritzaren webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q59641381
  • Wd Datuak: Q59641381