Regina Otaola

Regina Otaola

Irudi gehiago

Lizartzako alkate

2007ko ekainaren 11 - 2011ko ekainaren 16a
← Joseba Egibar Artola

Eibarko zinegotzia

1995eko maiatzaren 28a - 2007ko ekainaren 11
Bizitza
JaiotzaEibar, 1952ko otsailaren 13a (72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
ikusi
  • HazteOir.org Prize
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Regina Otaola Mugerza (Eibar, 1952ko otsailaren 13a - ) euskal politikaria eta Lizartzako alkatea izandakoa 2007-2011 legealdian, Alderdi Popularretik.

Biografia

ICADEn Zuzenbiden Lizentziatua. 1995tik Eibarko Alderdi Popularreko bozeramalea izan zen. 2007ko Udal Hauteskundetan Eibarren eta Lizartzan aurkeztu zen. Eibarren zinegotzi atera zen baina aktari uko egin ostean Lizartzako alkate izendatu zuten. Egun hartatik gatazka handiak sortu ziren Lizartzan, 27 boto baino ez zituelako lortu, boto guztien %7a inguru eta baliozko botoen %15a inguru. EAJk boto zuria eskatu zuen (emandako bozen %40a inguru) eta EAE-ANV legez kanporatua izan zen. Hala ere hau izan zen herritar gehienen boto lortu zuena, %52a, baina nulotzat hartu ziren.

Gipuzkoako Aldundian Talde Popularreko kidea da Deba-Urola hautes-barrutitik 1999tik. Bertan ere Talde Popularraren eleduna da. Euskal Autonomia Erkidegoko PPn Instituzioetako Idazkaritza Exekutiboa eramaten du, Gipuzkoako PPn bezala.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz) Regina Otaolaren bloga
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2837016
  • Commonscat Multimedia: Regina Otaola / Q2837016

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 304652393
  • ISNI: 0000000410180738
  • GND: 1036386465
  • LCCN: n2013063677
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04655/eu_o_1960/o1960
  • Wd Datuak: Q2837016
  • Commonscat Multimedia: Regina Otaola / Q2837016