Paul Guilsou

Paul Guilsou
Bizitza
JaiotzaSenpere, 1920ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaParis, 1993ko abuztuaren 25a (73 urte)
Jarduerak

Paul Guilsou (Senpere, 1920ko urtarrilaren 24a - Paris, 1993ko abuztuaren 25a)[1] euskal idazle eta itzultzailea izan zen.

Uztaritzeko apaizgaitegian eta gero Baionan ikasketak egin ondoan, 25 urterekin apeztu zen eta Mugerrera joan zen. Bereak dira Gazte: seme galdua (1950), Koropillo azeri zaharra (1952) eta Gizona (1953) antzerki-lanak, guztiak Gure Herria aldizkarian argitaratuak. Molièreren Le médecin malgré lui (Pettan Mihiku, 1951) eta Manuel Sotaren obra bat (Bihotz apala) euskaratu ditu. Beste obra batzuk: Bi semeak, Bazko goizean, Idek atea, Sendagin kaskonia eta Nesken adi.

Kanpo estekak

  • Paul Guilsouren biografia

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Paul Guilsou Auñamendi Eusko Entziklopedian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12265631
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 57421
  • Lur: 02587/eu_g_3333/g3333
  • Wd Datuak: Q12265631