Parisko Ituna (1951)

Parisko Ituna nazioarteko itun bat izan zen, Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak 1951ko apirilaren 18an Parisen sinatutakoa, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zuena, Europaren eraikuntzaren ernamuina.1952ko uztailaren 23an indarrean sartu zen.

1950ean, Robert Shuman Frantziako atzerri-arazoetako ministroak Frantziak eta Alemaniak ikatza eta altzairua elkarrekin produzitzeko beharra aitortu zuen, bi herrien arteko mendeetako lehia geldiarazteko.[1] Parisko Ituna eta bertatik sortutako Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa egungo Europako Batasunaren haziak direla esan ohi da. Izan ere, Bigarren Mundu Gerrak deuseztaturik utzitako kontinenteko herriak elkartzen hasi ziren hain garrantzitsuak ziren lehengaien produkzioa eta merkataritza adostasunez egiteko.

Erreferentziak

  1. Europako Batasunaren historia. Argia astekaria, 2004ko apirilak 4, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-21).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q724496
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q724496


i  e  a
Europar Batasuneko Itunak, Europar Batasuneko hiru zutabeak eta Europar Batasuneko historia
1951/1952 1957/1958 1965/1967 1986/1987 1992/1993 1997/1999 2001/2003 2007/2009 ?
Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (IAEE)
Euratom (Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa)
Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) Europako Erkidegoa (EE)
...Europako Erkidegoa: IAEE, EEE (EE, 1993), Euratom Justizia eta Barne Arazoak (JBA)  
Arazo Kriminaletan Lankidetza polizial eta judiziala (AKLPJ)
Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratua (ASPB)
E U R O P A R   B A T A S U N A   ( E B )
Parisko Ituna Erromako Ituna Bruselako Ituna Europako Agiri Bakuna Maastrichteko Ituna Amsterdamgo Ituna Nizako Ituna Lisboako Ituna

"HIRU ZUTABEAK" – EEak (IAEE, EEE/EE, Euratom), ASPB, AKLPJ