Museo-etxe

Arnaga etxea Kanbon, Eduard Ronsard idazleari eskainitako museoaren egoitza.
Zabalaga baserria Chillida-Lekun, Eduardo Chillidaren tailerra izan zena.

Museo-etxeak pertsonaia baten biografiari eta lanari eskainitako espazioa da, normalean, emakume edo gizon ospetsu horrek jaio, hil edo bizi izan zen etxean.[1]

Mota desberdinak

Museo-etxe desberdinak daude, jakintza edo artearen adar desberdinetako izen handiei eskainitakoak:

  • Margolariak, adibidez Ignacio Zuloagari eskainitako Zumaiako Zuloaga museoa.
  • Eskultoreak, adibidez Eduardo Chillidari eskainitako Chillida-Leku Hernanin.
  • Idazleak, adibidez Edmond Rostandi eskainitako Arnaga etxea
  • Medikuak, adibidez Sigmund Freudi eskainitako Freud Museo-etxea Vienan.
  • Politikariak, adibidez Che Guevarari eskainitako Ernesto Che Guevara Museoa Alta Gracian, Argentinan.
  • Musikariak, adibidez Elvis Presleyri eskainitako museoa Gracelanden, AEBn.

Ezaugarriak

Museo hauek interes desberdinak izaten dituzte. Gehienetan egilearekin edo pertsona ospetsuarekin lotura handia izan zuten objektuak eta elementuak erakusten dira. Askotan ere pertsona horrek ezagutu zuen etxe horren ezaugarriak gorde egin dira. Horrelako museoen bidez pertsonaiaren garaia, bizimodua, ohiturak irudikatu ditzakegu. Horregatik, askotan, arte-lanen haratago interesa dute. Dena dela, oso ohikoa da ere bai pertsonaiak bizitza osoan bildutako objekturak ikusteko aukera eskaintzea: margolanak, arkeologia piezak, liburutegiak...

Askotan etxe horiek beste erabilerak ezagutu dituzte eta beharrezkoa izaten da bere garaiko egiturak berreskuratzeko lanak aurrera eramatea. Hor da, adibidez, Bartolome Murilloren Museo-etxearen kasua, Espainiako Sevillan, urte asko bulegoen eraikina bihurtuta.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20220307232426/https://www.trea.es/books/manual-del-patrimonio-literario

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2087181
  • Commonscat Multimedia: Historic house museums / Q2087181

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300005815
  • Wd Datuak: Q2087181
  • Commonscat Multimedia: Historic house museums / Q2087181