Milan Kundera

Milan Kundera

(1980)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKrálovo Pole (en) Itzuli, Brno eta Brno, 1929ko apirilaren 1a
Herrialdea Txekoslovakia  (1929ko apirilaren 1a -  1979)
aberrigabea  (1979 -  1981)
 Frantzia  (1981eko uztailaren 1a -
 Txekia  (2019ko azaroaren 28a -
BizilekuaParis
Purkyňova street (en) Itzuli
Rennes
Lehen hizkuntzatxekiera
HeriotzaParisko 7. barrutia eta Paris, 2023ko uztailaren 11 (94 urte)
Familia
AitaLudvík Kundera
AmaMilada Kunderová
Ezkontidea(k)Olga Haasová (en) Itzuli  (1956 -  1960(e)ko hamarkada)
Věra Kunderová (en) Itzuli  (1967 -  2023)
Familia
ikusi
  • Ludvík Kundera (en) Itzuli (izter-lehengusu)
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Arts, Charles University in Prague (en) Itzuli
(1948 - 1949)
Pragako Arte Eszenikoen Akademiaren Zinema eta TB eskola
(1949 - 1952)
Hizkuntzakfrantsesa
txekiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, itzultzailea, eleberrigilea, antzerkigilea, unibertsitateko irakaslea, poeta, dramagilea, saiakeragilea eta prosalaria
Enplegatzailea(k)Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Lan nabarmenak
ikusi
  • The Joke (en) Itzuli
    The Book of Laughter and Forgetting (en) Itzuli
    Izatearen arintasun jasanezina
    Immortality (en) Itzuli
    Laughable Loves (en) Itzuli
    The Art of the Novel (en) Itzuli
    Life Is Elsewhere (en) Itzuli
    Q78152429 Itzuli
    The Farewell Waltz (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Herder Prize  (2000)
    Prix mondial Cino Del Duca  (2009)
    Czech Medal of Merit Czech Medal of Merit  (1995)
    Ohorezko Legioko zalduna Ohorezko Legioko zalduna  (1990)
    Vilenica Prize
    Prix Médicis étranger  (1973)
    Nelly Sachs Prize  (1987)
    Jerusalem saria  (1985)
    City of Brno Award  (2004)
    Honorary citizenship of Brno  (2009)
    Jaroslav Seifert Prize  (1994)
    Prix de la critique  (1987)
    Europar literaturaren Austriako saria  (1987)
    Common Wealth Award of Distinguished Service  (1981)
    Franz Kafka Prize  (2020)
    Decoration of Merit Decoration of Merit : Borut Pahor  (2021eko azaroaren 13a)
    honorary doctor of the University of Michigan  (1983)
    Mondello Prize  (1978)
    The prize of the BNF  (2012)
    Czech State Award for Literature  (2007)
    [[]]  (1982)
    Klement Gottwald State Prize Klement Gottwald State Prize  (1964)
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
comité de lecture des éditions Gallimard (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Q125391099 Itzuli
Svaz českých spisovatelů (en) Itzuli
Genero artistikoaeleberria
kontakizun laburra
saiakera
antzezlana
olerkia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Txekoslovakiako Alderdi Komunista
Txekoslovakiako Alderdi Komunista

IMDB: nm0475081 Allocine: 38204 Allmovie: p313108
Musicbrainz: f0c8762f-eeca-4bb2-862d-b89f87ce6db6 Discogs: 3469926 Find a Grave: 256559804 Edit the value on Wikidata

Milan Kundera (Brno, Txekoslovakia, gaur egun Txekia, 1929ko apirilaren 1a - Paris, 2023ko uztailaren 11) txekierazko eta frantsesezko idazlea izan zen. Jatorriz txekoslovakiarra, 1975etik erbestean izan zen Frantzian, eta 1981ean frantziar hiritartasuna eskuratu zuen.[1] 2019an, berriz, txekiar hiritartasuna eman zioten.[2]

Lanik ezagunena Izatearen arintasun jasanezina (txekieraz, Nesnesitelná lehkost bytí) du. Hartan oinarriturik, izen bereko filma egin zuen Philip Kaufman zuzendariak (The Unbearable Lightness of Being).

Bizitza

Milan Kundera 1929ko apirilaren 1ean jaio zen, Brno hirian, orduko Txekoslovakian. Musika ikasi zuen haurra zela, eta, urteekin, literaturan murgildu zen erabat. Literatura irakatsi zuen Pragako Musika eta Arte Dramatikoen Akademian 1952tik. Alderdi Komunistako kide egin zen 1948an; 1950ean kanporatu zuten, eta 1956an berriro onartu. Militantea izan zen 1970era arte.

Bere burua olerkari gisa eman zuen ezagutzera 1953an, Člověk zahrada širá liburuarekin, eta haren ondoren Monology ("Bakarrizketak", 1957) argitaratu zuen. Baina hitz lauz izan zuen arrakastarik handiena bere herrian, Směšné lásky ("Amodio barregarriak" , 1963-68) ipuin liburuarekin eta Zert ("Txantxa", 1967) eleberriarekin. Lan horretan, estalinismoaren garaiko txekiar batzuen bizitza kontatu zuen, ironiaz. Hizkuntza askotara itzuli zuten, eta arrakasta handia ekarri zion.[3]

1968ko Pragako Udaberrian parte hartu zuenez, Sobietar Batasunaren erantzunak, Txekoslovakiako erreformei aurre egiteko inbasioak, zuzenean eragin zion, beste askori bezalaxe: haren literatura debekatu zuten, eta alderditik behin betiko kanporatu. Zivot je jinde ("Bizitza beste nonbait dago", 1972) bigarren lanarekin Frantzian saritu zuten. Hara jo zuen, Vera Hrabankova emaztearekin, Txekoslovakiako Gobernuak atzerrira joateko baimena eman zionean, 1975ean.[3]

Kniha smíchu a zapomnení ("Barrearen eta ahaztearen liburua", 1979) idatzi zuen gero, eta haren lanik ezagunena atzetik: Izatearen arintasun jasanezina. Pragako Udaberriaren garaian dago girotuta, eta gizon baten zalantza existentzialak erakusten ditu, eguneroko bizitzako eszenen eta gogoeta transzendentalen artean.[3]

Nesmrtelnost ("Hilezkortasuna", 1988) eleberriaren ondoren argitaratutakoak frantsesez idatzi zituen: La lenteur ("Geldotasuna", 1995), L'identité ("Identitatea", 1998), L'ignorance ("Ezjakintasuna", 2000) eta, azkena, La fête de l'insignifiance ("Hutsalkeriaren jaia", 2014). 2023ko uztailaren 11n hil zen, Parisen; 94 urte zituen.[3]

Bibliografia

Poesia

  • L'Homme, ce vaste jardin (Člověk zahrada širá), 1953.
  • Le dernier mai (Poslední máj), 1955.

Saiakera

  • Bakarrizketak (Monology), 1957.
  • Umění románu: Cesta Vladislava Vančury za velkou epikou, 1960.
  • Eleberriaren artea (L'art du Roman), 1985.
  • Traizionatutako testamentuak (Les testaments trahis), 1992.
  • Errezela (Le Rideau), 2005.

Drama

  • Majitelé klíčů, 1962.
  • Jacques eta Nagusia (Jakub a jeho pán: Pocta Denisu Diderotovi), 1975.

Eleberri eta istorioak

  • Txantxa (Žert), 1967.
  • Amodio barregarriak (Směšné lásky), 1968.
  • Bizitza beste nonbait dago (Život je jinde), 1969.
  • Agur baltsea (Valčík na rozloučenou), 1976.
  • Barrearen eta ahaztearen liburua (Kniha smíchu a zapomnění), 1979.
  • Izatearen arintasun jasanezina (Nesnesitelná lehkost bytí), 1984.
  • Hilezkortasuna (Nesmrtelnost), 1990.
  • Geldotasuna (La Lenteur), 1993.
  • Identitatea (L'Identité), 1998.
  • Ezjakintasuna (L'Ignorance), 2000.
  • Hutsalkeriaren jaia (La fête de l'insignifiance), 2014.

Euskaraz

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2023/7/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. André Clavel-en artikulua, L'Express, 2003ko apirilaren 3a
  2. Milan Kundera idazleak txekiar nazionalitatea dauka ostegunetik. Berria, 2019ko abenduak 4, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-7-12).
  3. a b c d Imaz, Andoni. Milan Kundera idazle txekiarra hil da. Berria, 2023ko uztailak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-7-12).
  4. Jacques eta Nagusia. susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-7-23).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Cid Abasolo, Karlos, Milan Kundera, jainko nahigabetua, berria.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q93166
  • Commonscat Multimedia: Milan Kundera / Q93166

  • Wd Datuak: Q93166
  • Commonscat Multimedia: Milan Kundera / Q93166