Metamorfosi konplexu

Himenoptero baten metamorfosi osoa.

Metamorfosi konplexua edo osoa, holometabolismoa ere deitua, zenbait intsekturen garapen postenbrionarioa da, zeinetan lau aldi hauek bereizten diren: arrautza, larba, pupa eta imagoa. Intsektu hauetan larba eta heldua erabat desberdinak izaten dira, bai kanpo-ezaugarrien aldetik, bai barne-anatomiaren aldetik, eta imagoa (heldua) eratu aurretik, larbak mugikortasunik gabeko eta ezer jaten ez dueneko fase bat igarotzen du, pupa fasea, alegia[1].

Metaforfosi osoa duten intsektuak Endopterygota superordenaren barnean biltzen dira. Ordena hauek dira:

  • Raphidioptera
  • Megaloptera
  • Neuroptera
  • Coleoptera
  • Strepsiptera
  • Mecoptera
  • Siphonaptera
  • Diptera
  • Trichoptera
  • Lepidoptera
  • Hymenoptera

Ikus, gainera

  • Metamorfosi bakun

Erreferentziak

  1. Metamorfosi Euskalterm. Euskara.euskadi.net

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2048559
  • Wd Datuak: Q2048559