Mac Maharaj

Mac Maharaj

Hegoafrikako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
JaiotzaNewcastle (en) Itzuli, 1935eko apirilaren 22a (89 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Afrikako Kongresu Nazionala

Sathyandranath Ragunanan Mac Maharaj (Newcastle, Kwa-Zulu Natal, Hegoafrika, 1935eko apirilaren 22a) ANCko hegoafrikar politikaria da, indiar jatorrikoa.

Apartheidaren aurkako borrokan ekintzailea izana, Nelson Mandelarekin harreman estua izatera heldu zen Robben Uharteko kartzelan. Bertan 12 urtez egon zen atxilo. Lehenago 60 egunez torturatu zuten. Ondoren klandestinitatean urteak egin zituen eta bere ardura izan zen erbestean zegoen ANCko buruzagitza Hegoafrikako ekintzaileekin harremanetan jarriko zuen Vula Operazioa asmatzea.

Nelson Mandelaren gobernuko garraio ministro izan zen eta 1999. urtean utzi zuen. Egun Hegoafrikako gobernuarentzat egiten du lan aholkulari gisa.

Ikus gainera

  • ANC
  • Apartheid
  • Nelson Mandela

Kanpo erreferentziak

  • Mac Maharaj: "Askatasuna ez da zapalduarentzat bakarrik, zapaltzailearentzat ere bada" elkarrizketa irakurri Argian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6722315
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 4140149198370674940009
  • ISNI: 0000000114762012
  • BNF: 145495735 (data)
  • GND: 132745038
  • LCCN: n88260146
  • NKC: jx20080519003
  • SUDOC: 071452605
  • Wd Datuak: Q6722315