Linda White

Linda White
Bizitza
Jaiotza1949ko abuztuaren 31 (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaNevadako Unibertsitatea Renon 1971) Artean graduatu
Nevadako Unibertsitatea Renon 1974) Arte-masterra
Nevadako Unibertsitatea Renon 1996) Doktoretza
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nevadako Unibertsitatea Renon  (1985 -  2005)

Linda White (Scotia, Kalifornia, 1941eko abuztuaren 31) euskara irakasle, ikertzaile, itzultzaile eta idazle eusko estatubatuarra. Euskal diasporari buruzko lan ugari plazaratu du.

Biografia

Nevadako Unibertsitatean ikasi zuen, Jon Bilbaoren eta William Douglassen ikaslea izan zen. 1981etik Center for Basque Studies erakundean lan egin du. Unibertsitatean euskara irakatsi du eta ingelesezko hiztuneei zuzendutako euskara metodoa sortu eta argitaratu zuen, (Aurrera!). Doktoretza eukal ikasketez egin zuen, Emakumeen Hitzak Euskaraz: Basque Women Writers of the 20th Century (1996) tesiarekin. Helburu nagusietariko bat euskal literaturan uste baino emakume idazle gehiago izan direla erakustea zen.[1]

Obra

  • Basque-English English-Basque Dictionary, Gorka Aulestiarekin batera. Elkarlanean, 1998, ISBN: 978-84-8331-355-8.
  • Amatxi, Amuma, Amona: Writings in Honor of Basque Women. University Nevada Press, 2003, 192 or. ISBN: 978-1-877802-09-6.

Itzulpenak

  • Improvisational Poetry from the Basque Country
  • The Basque Poetic Tradition, Gorka Aulestiaren liburua
  • Korrika: Basque Ritual for Ethnic Identity, Teresa del Valleren liburua
  • A View from the Witch's Cave: Folktales of the Pyrenees, Jose Migel Barandiaranen liburua
  • Txan Fantasma, Mariasun Landaren liburua
  • Errusika, , Mariasun Landaren liburua.

Erreferentziak

  1. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/white-linda/ar-136831/

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Biografia Buber's Basque Page webgunean.
  • (Gaztelaniaz):Biografia Auñamendi Entziklopedian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q64705247
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 14830698
  • ISNI: 000000012121572X
  • BNE: XX1017690
  • BNF: 122726816 (data)
  • GND: 173442900
  • LCCN: n90623932
  • NKC: jx20050505013
  • CiNii: DA05861268
  • SUDOC: 031529356
  • Wd Datuak: Q64705247