Landetxo Goikoa baserria

Landetxo Goikoa
Landetxo Goikoa
Landetxo Goikoaren fatxada nagusia.
Kokalekua
Lurraldea  Bizkaia
Eskualdea Mungialdea
Udalerria Mungia
Auzoa Landetxo
Garaiera 31 m
Landetxo Goikoa baserria is located in Bizkaia
Landetxo Goikoa baserria
Landetxo Goikoa baserria
Landetxo Goikoa baserria (Bizkaia)
Ezaugarriak
Garaia XVI. mendea
Estiloa gotiko­-pizkundetar
Oinplanoa laukizuzen
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 1996ko uztailaren 9a

Landetxo Goikoa Mungiako Landetxo auzoan dagoen baserria da. 1510. urtean eraiki omen zuten lehen aldiz. 1996ko uztailaren 9an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Egun Izenaduba izeneko parke-tematikoaren barnean dago, non Olentzeroren etxearena egiten du.

Ezaugarriak

Landetxo Goikoa baserria Euskal Herrian gelditzen diren landa-etxe zaharrenetariko bat da.

Seguruenik XVI. mendean eraiki zen eta baserri gotiko-­errenazentisten artean sailka daiteke.

Eraikinak oinplano laukizuzen luzanga du. Teilatuari dagokionez, bi isuraldekoa da eta gailurra fatxada nagusiarekiko perpendikularra da. Altueran bi solairu eta ganbara ditu.

Fatxada nagusia hiru modulok osatzen dute. Alboetako biak, erdikoa baino aurreratuagoak, harri-hormaz eginda daude, silarrizko eskantzuekin. Beheko solairuan jatorrizkoa ez den bao bana dute, dintelduna, eta goikoetan bao ojibal geminatuak, silarri monolitikoetan landutako kiribil bikoizdunak.

Erdiko gorputzean karrerapea dago, dinteltzat habe handi bat duena. Kontserbatu egin dira zurezko piezez egindako bastidorea, irudi geometrikoz hornitua, eta goiko solairuaren itxidura osatzen zuten zenbait ohol eta arkutxo. Itxidura berezi hori hiru erregistrotan antolatutako zurezko pantaila batek osatzen zuen, lama eta ohol arremetuez osatua.

Aldenik alden suhesi sendo bat dago eta eraikinaren sekzio lodiko haritzezko zutabez osatutako jatorrizko egituraren zati batzuk kontserbatzen dira. Halaber, lehenengo solairuan ohol arremetuz osatutako panelak gordetzen dira.

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).

Kanpo estekak

  • Kultura Ondasun izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8341972
  • Commonscat Multimedia: Landetxo Goikoa baserria / Q8341972

  • Wd Datuak: Q8341972
  • Commonscat Multimedia: Landetxo Goikoa baserria / Q8341972