Komatxo

Hiru komatxo mota: goitik behera, frantsesak, bikoitzak, eta bakunak.

Komatxoak, halaber aipu-markak, esaldi bat edo haren atal bat mugatzen duten eta binaka doazen puntuazio zeinuak dira: lehena tartea irekitzeko erabiltzen da eta bigarrena, ixteko.

Hainbat itxura dituzte:

  • « frantsesez »
  • »alemanez«
  • »suedieraz (liburuetan)»
  • ‹ frantsesez (niché) ›
  • ›alemanez (niché)‹
  • “ingelesez (AEBetan)”,
  • „alemanez“
  • ”suedieraz”
  • ‘ingelesez (Erresuma Batuan)’
  • ‚alemanez (niché)‘
  • 「japonieraz」
  • "informatikoa" (aipu bikoitza)
  • 'informatikoa' (aipua)
  • `informatikoa`
  • <informatikoa>

Europar Batasuneko dokumentuen idazketa kodeak komatxoei buruzko hiru mailok xedatuta dauzka: («…“…‘…’…”…»):

Paperean, «Norbaitek galdetu zuen “Nork oihukatu du ‘Jainko maitea!’?” idatzi dute.

  • beltzez: aipuak dauzkan esaldi nagusia (Paperean [...] idatzi dute.),
  • letra etzanaz eta beltzez: 1. mailako aipua («Norbaitek [...] galdetu zuen».),
  • azpimarratua: 2. mailako aipua ("Nork oihukatu du [...]?"), eta
  • letra biribilaz: 3. mailako aipua ('Jainko maitea!').

Erabilpena

Egoerotan erabiltzen dira:

  • aipuetarako,
  • gutxi erabilitako hitzak nabarmentzeko, adibidez, atzerriko hizkuntzetako ezohiko hitzak edo atzerriko hitz guztiak; hala ere, letra etzana hobesten da,
  • bestelako adiera duten hitzak adierazteko: afektibitatea, ironia, adibidez,
  • balio adierazgarriko hitz edo esamoldeak nabarmentzeko, kasu horretan letra beltza gomendatzen bada ere,
  • lanen izenburuetarako, eta
  • inoren hizkera adierazteko, estilo zuzeneko marraz aurkeztea hobesten den arren.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8043
  • Commonscat Multimedia: Quotation marks / Q8043

  • Identifikadoreak
  • GND: 4202410-9
  • NKC: ph250064
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q8043
  • Commonscat Multimedia: Quotation marks / Q8043


Ikurrak

Puntuazio markak

' apostrofoa • / barra • : bi puntu • · erdiko puntua • ... etenpuntuak • ? galdera-marka • {} giltzak • ! harridura-marka • , koma • “” komatxoak • [] kakoak • – marra • - marratxoa • ¶ paragrafo zeinua() parentesiak • . puntua • ; puntu eta koma§ sekzio zeinua

Beste ikur batzuk

@ a bildua\ alderantzizko barra% ehuneko ikurra* izartxoa~ tileta# traola& et ikurra