Kaukasiar hizkuntzak

Kaukasiako talde etnolinguistikoak

Kaukasiar hizkuntzek[1] hizkuntza familia bat osatzen dute, Kaukasiako zenbait hizkuntza biltzen duena. Hamar milioi hiztun inguru ditu eta zenbait familiatan banaturik dago: haietako batzuek ia ez dute besteekiko inolako kidetasunik.

Hiru familia nagusiok osatzen dute:

  • kartveliarrak (5,2 milioi hiztun)
  • ipar-ekialdeko kaukasiarrak (3,8 milioi hiztun)
  • ipar-mendebaldeko kaukasiarrak (2,5 milioi hiztun)

Filologo batzuen arabera, euskara kaukasiar hizkuntzekin loturik dago, batez ere, georgierarekin, bereziki gramatikaren aldetik: hizkuntza eranskariak eta ergatibodunak dira, eta aditzek subjektuaren, objektu zuzenaren eta zeharkakoaren berri ere ematen dutelako, baina harreman hori ez dago erabat frogaturik.[2]

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. kondaira.net: Euskal-kaukasiar teoria

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12237297
  • Commonscat Multimedia: Languages of the Caucasus / Q12237297

  • Wd Datuak: Q12237297
  • Commonscat Multimedia: Languages of the Caucasus / Q12237297


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.