Joseph Andrew Williams

Joseph Andrew Williams
apezpiku lagunkide

2024ko maiatzaren 21a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Camden (en) Itzuli
apezpiku tituludun

2021eko abenduaren 10a - 2024ko maiatzaren 21a
Gianpiero Palmieri (en) Itzuli
Elizbarrutia: Q1656643 Itzuli
apezpiku laguntzaile

2021eko abenduaren 10a - 2024ko maiatzaren 21a
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Saint Paul and Minneapolis (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMinneapolis, 1974ko maiatzaren 2a (50 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Joseph Andrew Williams (Minneapolis, 1974ko maiatzaren 2a) estatubatuar elizgizona da. 2022an Saint Paul eta Minneapolisko apezpiku laguntzaile bihurtu zen.

Bizitza

Joseph Andrew Williams apezpikuaren armarria

1974ko maiatzaren 2an jaio zen Minneapolisen (Minnesota), Gary eta Mary Willamsen familian. Stillwaterren hazi zen. Bederatzi seme-alabetatik hirugarrena da. Haren anaia, Peter Williams, 2004an apaiztu zen[1].

Minnesotako Unibertsitatean (Morris) biologia ikasi zuen eta 1996an graduatu zen. Gero Steubenvilleko Unibertsitate Frantziskotarrean (Ohio) matrikulatu zen filosofia ikasteko, eta 1998tik 2002ra teologia ikasi zuen Saint Pauleko apaizgaitegian[1].

2002ko maiatzaren 28an apaiztu zen[2]. Apaiz gisa honako ministerio hauek bete zituen:

  • Saint Pauleko San Paulo katedraleko bikarioa (2002tik 2004ra).
  • Faribaulteko Jainkoaren Errukiaren elizako bikarioa (2004tik 2005era).
  • Hamptongo San Matias elizako parrokoa (2005etik 2008ra).
  • New Trierko Santa Maria elizako parrokoa (2005etik 2008ra).
  • Minneapolisko San Eztebe elizako parrokoa (2008tik 2020ra).
  • Minneapolisko Arrosario Santuaren parrokiako administratzailea (2020tik 2022ra).
  • Pertsona desgaituen koordinatzailea (2003tik 2005era)[1].

Gainera, hispanoamerikarren eta gaztelaniaz hitz egiten duten katolikoen koordinantzaile gisa da ezaguna[1][2].

2021eko abenduaren 10ean, Frantzisko aita santuak Saint Paul eta Minneapolisko apezpiku laguntzaile eta Idassako apezpiku titular izendatu zuen[3][4]. 2022ko urtarrilaren 25ean apezpiku ordenatu zuten Saint Pauleko katedralean[5]. Misericordiam volo (euskaraz: «Nahiago dut errukia»)[6] leloa hautatu zuen[7].

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Marcantonio Colonna kardinala (1762)
  • Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
  • Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
  • Carlo Odescalchi kardinala (1823)
  • Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
  • Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
  • Pio X.a aita santua (1884)
  • Gaetano De Lai kardinala (1911)
  • Raffaele Carlo Rossi kardinala (1920)
  • Amleto Giovanni Cicognani kardinala (1933)
  • Pio Laghi artzapezpikua (1969)
  • Adam Joseph Maida kardinala (1984)
  • Allen Henry Vigneron artzapezpikua (1996)
  • Bernard Anthony Hebda artzapezpikua (2009)
  • Joseph Andrew Williams apezpikua[8]

Erreferentziak

  1. a b c d (Ingelesez) «Bishop Joseph Williams» Archdiocese of Saint Paul and Minneapolis (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  2. a b (Ingelesez) «Pope names vicar for Latinos in Minnesota archdiocese as auxiliary bishop» Crux 2021-12-11 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  3. (Italieraz) «Nomina di Vescovo Ausiliare di Saint Paul and Minneapolis (U.S.A.)» The Holy See 2021-12-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  4. (Ingelesez) Omastiak, Rebecca. «Pope Francis names new auxiliary bishop of Minneapolis, St. Paul» KSTP 2021-12-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  5. (Ingelesez) «Solemn Episcopal Consecration of the Most Reverend Joseph Williams as Auxiliary Bishop of the Archdiocese of St. Paul & Minneapolis» Cathedral of St. Paul (St. Paul) 2022-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  6. Mt 9:13
  7. (Ingelesez) «Bishop Joseph A. Williams: Motto and Coat of Arms Interpretation» Archdiocese of Saint Paul and Minneapolis 2022-01-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  8. (Ingelesez) «Bishop Joseph Andrew Williams» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q110042266
  • Commonscat Multimedia: Joseph Andrew Williams / Q110042266

  • Wd Datuak: Q110042266
  • Commonscat Multimedia: Joseph Andrew Williams / Q110042266