Jose Maria Agesta

Jose Maria Agesta
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1874ko urriaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1951ko otsailaren 25a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Luzemendi, Lushe Mendi eta Luxemendi

Literaturaren Zubitegia: 571

Jose Maria Agesta Mendiluze, Luzemendi (Donostia, Gipuzkoa, 1874ko urriaren 23a - ib., 1951ko otsailaren 25a) euskal idazlea eta musikagilea izan zen. Musika ikasketak egin zituen Donostian, Madrilen eta Parisen. Gero, musikagile, musikako kritikari eta hizlari gisa nabarmendu zen, eta bereziki aktiboa izan zen 1905etik 1935era bitartean.

Pianorako, bandarako, orkestrarako eta abesbatzarako obrak sortu zituen, bai eta antzezlanak eta zarzuelak ere, euskaraz. Guztien artetik, aipagarri dira Mignorette eta Calineri balsak; Pilartxo eta Suri gavotak; Itxasoa eta Mendi Tartean abesbatza lanak; eta Festara, Herodesren jauregian, Jesusen jayotza eta Mutil koxkorrak zarzuelak.

Lanak

  • Mutil koxkorrak (1915-20)
  • Zein da emen? (1915-20)
  • Osagai ona (1915-20)
  • Festara (1915-20)
  • Auxen da eguna (1915-20)
  • Prixkita (1915-20)
  • Itxura ta ezer ez (1915-20)
  • Ni bezelakoxia (1915-20)
  • Sorgiña (1915-20)
  • Herodes'en jauregian (1915-20)

Kanpo estekak

  • Jose Maria Agesta Mendiluze, Literaturaren Zubitegian
  • (Gaztelaniaz) Jose Maria Agesta Mendiluze, Auñamendi Eusko Entziklopedian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260682