José Maza Sancho

José Maza Sancho

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaValparaíso, 1948ko urtarrilaren 18a (76 urte)
Herrialdea Txile
 Espainia
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea
Torontoko Unibertsitatea
Internado Nacional Barros Arana (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta ikertzailea

José María Maza Sancho (Valparaíso, Txile, 1948ko urtarrilaren 18a) txiletar astronomoa eta astrofisikaria da. Supernobak, energia iluna eta teleskopio errobotikoak ditu ikerketa-arlo nagusiak. 1999an Txileko Zientzia Zehatzetako Sari Nazionala eman zioten egindako ekarpenengatik.

Bizitza

Internado Nacional Barros Arana ikastetxean bigarren hezkuntzako ikasketak amaitu eta gero, 1964an Txileko Unibertsitatean hasi zen ingeniaritza ikasten. 1966an astronomiari buruzko lehen ikastaroak hartu zituen. 1975etik Astronomian masterduna da, eta 1979tik Astronomian doktorea da Torontoko Unibertsitatetik.[1]

1987an Txileko Unibertsitateko irakasle titular izendatu zuten. 1995ean Zientzietako Presidentetza Katedra lortu zuen eta 1997 eta 2000 bitartean Zientzia Fisiko eta Matematikoen Fakultateko Astronomia Saileko zuzendaria izan zen.

Maza Calán Tololo Proiektuko ikerlarietako bat izan zen. Ikerketak energia ilunaren bidezko unibertsoaren hedapenaren aurkikuntza eraman zuen.

Rafael Ferrando espainiar astronomoak 108113. asteroideari "108113 Maza" izena eman zion José María Mazaren ohoretan.[2]

Sariak

  • Zientzietako Presidentetza-katedra (1995)
  • Errektorearen Domina (Txileko Unibertsitatea, 1966)
  • Txileko Zientzia Zehatzetako Sari Nazionala (1999)
  • Errektorearen Domina (Txileko Unibertsitatea, 1999)
  • Txileko Zientzia Akademiako kide numerarioa (2002)

Liburuak

  • Supernovas, Mario Hamuyrekin idatzia; Ediciones B, Santiago, 2008. ISBN 9563040414
  • Astronomía contemporánea, Ediciones B, Santiago, 2009. ISBN 9563040708
  • Somos polvo de estrellas, Editorial Planeta, Santiago, 2017. ISBN 9789563602449

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Txileko Unibertsitatea. Premios Nacionales: José María Maza Sancho. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  2. (Gaztelaniaz) Txileko Unibertsitatea. (2014-01-29). Astrónomo de la FCFM inscribe su nombre en el Universo. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16583573
  • Commonscat Multimedia: José Maza / Q16583573

  • Identifikadoreak
  • ORCID: 0000-0003-2068-1328
  • ResearcherID: I-5722-2016
  • Wd Datuak: Q16583573
  • Commonscat Multimedia: José Maza / Q16583573