José Garro

José Garro
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1623
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1702ko urriaren 15a (78/79 urte)
Hobiratze lekuaSan Bizente Eliza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakHogeita Hamar Urteko Gerra

Marcos José Garro Senei de Artola (Arrasate, 1623 – Donostia, 1702ko urriaren 15a) gipuzkoar militar eta politikaria izan zen[1].

Biografia

Militar ikasketak egiten hasi zen gaztetan eta Portugalgo eta Kataluniako kanpainetan borrokatu zen. 1671. urtean Santiagoko ordenako zaldun egin zuten.

Armadan arazoak zituenez, Amerikara joan zen karrera egiteko. Tucumán (1674-1678), Buenos Aires (1678-1682) eta Txileko (1682-1692) gobernadorea izan zen. 1680. urtean, Sacramentoko portugaldarren koloniari eraso egin zion eta Lobo jenerala atxilo hartu zuen. Txileko kapitain nagusi izendatu zuten 1682an.

Iberiar Penintsulara itzuli eta Gibraltarreko buruzagia izan zen 1701era arte. Britainiarrek 1704an okupatu zuten. 1701 eta 1702 artean Gipuzkoako gobernadorea izan zen.

Donostian hil zen 1702an.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Chile (los gobernadores vascos y su época). .


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1709718
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 159872760
  • GND: 142733776
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 61952
  • Lur: 02357/eu_g_1039/g1039
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q1709718