Jerzy Kosiński

Jerzy Kosiński

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJózef Lewinkopf
JaiotzaŁódź, 1933ko ekainaren 14a
Herrialdea Polonia
 Ameriketako Estatu Batuak  (1965 -
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaNew York, 1991ko maiatzaren 3a (57 urte)
Heriotza moduasuizidioa: barbituriko gaindosia
Familia
Ezkontidea(k)Mary Hayward Weir (en) Itzuli  (1962 -  1966)
Kiki Kosinski (en) Itzuli  (1968 -  1991)
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Urszula Dudziak
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
poloniera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, eleberrigilea, idazlea eta saiakeragilea
Enplegatzailea(k)Wesleyar Unibertsitatea
Lan nabarmenak
ikusi
  • The Painted Bird (en) Itzuli
    Cockpit (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
Izengoitia(k)Joseph Novak

IMDB: nm0467085 Find a Grave: 22310 Edit the value on Wikidata

Jerzy Kosiński, jaiotzez Józef Lewinkopf (Łódź, Polonia, 1933ko ekainaren 14a - New York, AEB, 1991eko maiatzaren 3a) jatorri poloniarreko estatubatuar eleberrigilea izan zen.

Biografia

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, historia-ikasketak eta politika-zientzietako ikasketak egin zituen Lodzeko Unibertsitatean. Sobietar Batasunean ikasketak sakondu ondoren, Estatu Batuetara emigratu zuen, 1957an. Ingelesez idatzi zuen obra guztia.

Bere lehen eleberria du obrarik ezagunena: The Painted Bird (1965, "Txori margotua"), haur judu baten kontakizun lazgarria, Bigarren Mundu Gerran kokatua. Eleberrian zehar indarkeria eta ankertasuna goren mailara iristen dira, eta Kosinskiren estilo lehor gogorrak areagotu egiten du gaiarena berarena. Haurrak pairatzen dituen torturak, fisikoak zein moralak, monotoniaz kontatuak, gizakiaren halabeharrezko gaiztakeriaren ondorio gisa azaltzen dira.

Beste lan batzuk: Steps (1968, "Urratsak"); Being There (1971, "Hantxe"); The Devil Tree (1973, "Zuhaitz deabrua"); Cockpit (1975); Blind Date (1977, "Hitzordu itsua"); Passion Play (1979); Pinball (1982).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q319447
  • Commonscat Multimedia: Jerzy Kosinski / Q319447

  • Wd Datuak: Q319447
  • Commonscat Multimedia: Jerzy Kosinski / Q319447