Isabel Peralta

Isabel Peralta
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1921
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaL'Alfàs del Pi, 2007 (85/86 urte)
Irakaslea(k)Javier Ziga Etxandi
Gerardo Sacristán
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Isabel "Isa" Peralta Rubi (Iruñea, 1921 – L'Alfàs del Pi, 2007) nafar margolaria izan zen.

Bizitza

Isabel Peralta Iruñean jaio zen 1921ean. 1954an hasi zen pintatzen, eta Javier Ziga izan zuen lehenbiziko irakaslea. Ondoren, Gerardo Sacristánekin ikasi zuen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan. Nafarroako Museoan egin zuen aurreneko erakusketa, 1962an. Nafarroatik kanpo, Donostian, Benidormen, La Vila Joiosan eta Zaragozan aurkeztu zituen bere lanak.[1]

Talde erakusketa ugaritan parte hartu zuen, besteak beste Iruñean, Baionan, Bartzelonan, Madrilen, Toronton (Kanada), Caracasen, Frankfurten, New Yorken eta Parisen. Nafarroako Museoan, Miamiko Museum of Hispanic & Latin American Art-en eta Kōchiko Nakatosa Museum of Art-en ikusgai dago haren obra.[1]

Erreferentziak

  1. a b Isa Peralta: biografia. isaperalta.weebly.com (Noiz kontsultatua: 2023ko otsailak 3).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q116620947
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 123764
  • Wd Datuak: Q116620947