Iñaki Encina Oyon

Iñaki Encina Oyon

Bizitza
JaiotzaEskoriatza, 1978ko abuztuaren 2a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta piano-jotzailea

Iñaki Encina Oyon (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1978ko abuztuaren 2a) orkestra zuzendaria eta piano-jotzailea da. 2021ean Parisko Garnier Opérako orkestra buru bihurtu zen. Musikeneko ikasle izan zen, eta handik landa Parisko Operako tailer lirikoan sartu zen, 2005ean. Han, hainbat proiektutan parte hartzeaz gain, zenbait ekoizpen zuzendu zituen. Parisko Garnier Opérako kontzertu bat zuzendu zuen. Geroago, Lille, Dijon, Rouen, Rennes eta Buenos Airesko Colon Antzokian lan egin zuen. Tokioko Metropolitan Orchestra ere zuzendu zuen[1].

Biografia

Iñaki Encina Oyon Eskoriatzan (Gipuzkoa) jaio zen, eta Gasteizen hazi[2]. Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan hasi zen pianoa eta klabezina jotzen ikasten. Handik landa, Frantziako Tolosako Thérèse Dussaut kontserbatorioan trebatu zen, eta piano-jole laguntzaile titulua atera zuen[1].

2005ean Parisko Operan hasi zen lanean, eta geroztik hainbat operetan aritu da. Baita Tokikoko Metropolitan Orchestrako zuzendari ere. Hainbat operaren sorkuntzan parte hartu du, besteak beste Xavier Dayer, Kaija Saariaho eta Philippe Fénelonekin[1].

2016an Périgord Noir Jaialdiko Nazioarteko Akademia Barokoko zuzendari musikal bihurtu zen, eta hainbat obra zuzendu zituen, besteak beste San Giovanni Battista de Stradella, Il trionfo del tempo e del disingannode Händel eta Der Tag des Gerichtsde Telemann.

Madrilgo Errege Antzokiko laguntzaile buru izan zen, eta baita Valentziako Reina Sofia Arteen Jauregikoa ere[1].

Orkestra buru izateaz gain, pianoa jotzen ere jarraitzen du, eta hainbat errezital eskaintzen ditu, hala nola Parisko Louvreko auditoriumean, Bastillako operako anfiteatroan, Lilleko operan, Bilboko Arriaga Antzokian edota Madrilgo Zarzuelako Antzokian[1].

Erreferentziak

  1. a b c d e «Biographie – IÑAKI ENCINA OYÓN» inakiencinaoyon.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  2. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «'Soy un chico con suerte'» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106399308
  • Wd Datuak: Q106399308