Hjalmar Schacht

Hjalmar Schacht

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaTinglev Municipality (en) Itzuli, 1877ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMunich, 1970eko ekainaren 3a (93 urte)
Hobiratze lekuaOstfriedhof (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Manci Schacht (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKielgo Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Gelehrtenschule des Johanneums (en) Itzuli
Municheko Unibertsitatea
Leipzigeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, bankaria eta politikaria
Parte-hartzailea
  • Secret Meeting of 20 February 1933 (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Golden Party Badge Golden Party Badge
KidetzaAlemaniar Arkeologia Institutua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Demokratikoa
Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
IMDB: nm0769498 Edit the value on Wikidata

Hjalmar Schacht (Tingleff, Alemaniar Inperioa, gaur egun Danimarka, 1877ko urtarrilaren 22a - Munich, 1970eko ekainaren 3a) alemaniar politikaria eta finantzaria izan zen.

Bizitza

1916-1923 urteetan Alemaniako Banku Nazionaleko zuzendaria izan zen, eta 1923an Reichsbank-eko lehendakari izendatu zuten. Hitlerri laguntza eskaini zion, eta finantzari eta industrialari nagusiek haren alde jokatzea lortu zuen. Hitler aginpidera heldu zenean, Reichsbankeko lehendakari hautatu zuten berriz, eta 1934an Ekonomiako ministro egin zuten. Trust edo enpresa-multzo handiak bultzatu zituen, eta Alemania armez hornitzeko ekonomia-oinarriak ezarri zituen. Kimika-industriarekin izan zituen arazoak zirela medio, kargua utzi behar izan zuen, eta 1944an Hitlerren aurkako konspirazioan parte hartzea leporatu zioten. Kontzentrazio-esparrura behartu zuten, baina Nurenbergeko epaitegiak aske utzi zuen (1946).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hjalmar Schacht Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q151691
  • Commonscat Multimedia: Hjalmar Schacht / Q151691

  • Wd Datuak: Q151691
  • Commonscat Multimedia: Hjalmar Schacht / Q151691