Hego Sudango bandera
Hego Sudango bandera Sudango Bigarren Gerra Zibilari amaiera eman zion Bake Itun Zehatza (Comprehensive Peace Agreement, CPA) sinatu eta gero Hego Sudanerako ofizial egin den ikurra da[1].
Lehenago bandera herrialdearen independentziaren alde hamarkada luzeetan borrokatu duen SPLA (Sudan People's Liberation Movement) mugimenduarena izan da. Funtsean Kenyako banderaren oso antzekoa da, triangelu urdin eta urre koloreko izar bat gehituta.
Esanahia
Kolore bakoitzak hauxe ordezkatzen du[2][3]:
- beltza: herri hegosudandarra.
- gorria: askatasunaren alde isuritako odola.
- berdea: lurraren aberastasuna.
- urdina: Niloko urak.
- urre koloreko izarra, Betleemgo izarra: Hego Sudango estatuen batasuna.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Hego Sudan
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Banderaren erabilpena Hego Sudango ordezkaritza batek AEBetara egindako bidaia batean.
- (Ingelesez) Izarraren posizioa aldatuta erakusten duen banderaren bertsioa.
- Datuak: Q182782
- Multimedia: National flag of South Sudan / Q182782