Hamilton (Hegoaldeko Lanarkshire)

Artikulu hau Eskoziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hamilton».
Hamilton
Hamaltan
Hamiltoun
 Eskozia
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHegoaldeko Lanarkshire
Posta kodeaML3
Geografia
Koordenatuak55°46′37″N 4°02′20″W / 55.777°N 4.039°W / 55.777; -4.039
Map
Demografia
Biztanleria53.188 (2011)
54.080 (2016)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01698
Ordu eremuaUTC±00:00

Hamilton, Eskoziako gaeleraz: Hamaltan eta eskozieraz Hamiltoun, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Hegoaldeko Lanarkshire eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 53.188 biztanle ditu eta Eskoziako zortzigarren udalerri handiena da.

Geografia

Hegoaldeko Lanarkshireko hiriburu administratiboa da, Glasgowetik 19 kilometro hego-ekialderantz eta Edinburghetik 56 kilometro hego-mendebalderantz. Clyde ibaia eta Avon errekaren lotunea bertan dago.

Historia

Hasieran Cadzow izena bazuen ere, XV mendean Hamilton leinuak bere izena ezarri zion. Hamiltondarrek hainbat eraikin aipagarri altxatu zituzten beren lurretan, hala nola Hamilton jauregia (Errege familiarena ez zen jauregi handiena) eta Hamilton mausoleoa (barnean munduko oihartzun handiena duen eraikina).

David Livingstone esploratzaile eskoziar ezaguna Hamiltonen bizi izan zen 1862tik aurrera 1873ko maiatzaren 1ean hil zen arte. Bere etxeak bertan dirau oraindik.

1927an Hamilton jauregia eraitsia izan zen.

Ondasun nabarmenak

  • Hamilton mausoleoa
  • Udaletxea
  • Strathclyde parkea eta aintzira
  • Chatelherault parkea

Iruditegia

  • Hamilton dukearen ehizarako etxea, XVIII mendekoa.
    Hamilton dukearen ehizarako etxea, XVIII mendekoa.
  • Hamilton mausoleoa.
    Hamilton mausoleoa.
  • Udaletxea.
    Udaletxea.
  • Strathclyde aintzira.
    Strathclyde aintzira.
  • Avon ibaia.
    Avon ibaia.

Hiri senidetuak


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4131
  • Commonscat Multimedia: Hamilton, South Lanarkshire / Q4131

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 157216026
  • LCCN: n88238221
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q4131
  • Commonscat Multimedia: Hamilton, South Lanarkshire / Q4131
  • i
  • e
  • a
Hegoaldeko Lanarkshire konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Udalerriak