Gregorio Urkaregi Otxandiano (Otxandio, 1869ko martxoaren 12a - Begoña, 1927ko abenduaren 28a) Begoña elizateko hargin, obra-eraikitzaile eta kontratista izan zen.[1]
Obrak
Bilbo edo Begoñako edifizio hauen eraikuntzan parte hartu zuen Urkaregik:
Txabarri Jauregia Bilboko Plaza Eliptikoan (1889-1894). Bere aurrealdean, deigarria da dauzkan kolore eta osaketa bereziak, leiho guztiak dira desberdinak eta teilatua ikusgarria da.[2] Atanasio Anduiza arkitektoak eraiki zuen, aurretik Paul Hankar arkitekto belgikarrak garaiko Cortes Victor Txabarri Salazar finantzari eta Ahaldun Nagusia eta bere sendiaren bizileku izan zedin proiektatu zuelarik.[3]
Begoñako Basilikako dorre berria eraikitzeko lehen harria (1902-07-12)Begoñako Basilikako fatxada eta dorrearen berreraikuntza (1902-1907) Bigarren Karlistaldiaren ondoren.
Urkaregitarren panteoia Begoñako hilerrian (1906). Panteoia estilo oso sinplekoa da, baina hilerriko kale nagusietako batean dago, eta kokapen sozial eta ekonomikoa nabarmentzen du. Gregorio Urkaregiren panteoia estilo neorromanikoan eginda Euskal Herriko hilerrietan ikus daitekeen lan urrietako bat da. 1906an eraiki zuten, harlanduekin eta oinplano angeluzuzenarekin. Panteoiak kutxa edo sarkofago itxura hartzen du, eta burualdean gurutze bat eta erdian moldura bat ditu, non "Gregorio de Urcaregui Ochandiano" izena agertzen baita.[1]