Gemini (konstelazioa)

Gemini 
Irudi gehiago
Datuak
LaburduraGem
GenitiboaGeminorum
SinbologiaBikiak
Eremua513,8 gradu karratu (30. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
119
Izarrik distiratsuenaPolux (itxurazko magnitudea )
Meteoro euriaEpsilon Geminidak
Geminidak
Konstelazio mugakideakLynx (konstelazioa), Auriga, Taurus, Orion, Monoceros, Canis Minor eta Cancer
Behaketa
Igoera zuzena6 o 0,50' eta 8 o 7,97' artean h
Deklinazioa9,81 eta 35,39 artean°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Otsaila
+90° eta −-55° latitude bitartean ikusgai.

Gemini edo Bikiak[1][oh 1] (latinez: Gemini; , Unicode ♊) zodiakoko hirugarren konstelazioa da eta Orion konstelaziotik hogeitamar gradu inguru iparekialdera dago. William Herschelek Urano η Geminorumdik gertu aurkitu zuen 1781ean eta gauza bera egin zuen Clyde Tombaughek Plutonekin δ Geminorumdik gertu 1930ean[2].

Kokapena

Geminis Taurusen mendebaldean eta Cancerren ekialdean daude, Auriga eta Lynx iparraldean, Monoceros eta Canis Minor hegoaldean eta Orion hego-mendebaldean.

Antzinate klasikoan, Cancer zen eguzkiaren kokalekua udako lehen egunean (ekainaren 21ean). K.a. I. mendean prezesio axialak Geminisera eraman zuen. 1990ean, Eguzkiaren kokapena udako lehen egunean Geminisetik Taurora aldatu zen, non XXVII. mendera arte egongo zen. Eta gero Ariesera joango da. Eguzkia Geminisetik igaroko da ekainaren 21etik uztailaren 20ra mugituko da 2062an[3].

Geminis gailurra da ipar hemisferioko neguko zeruetan, eta gau osoan ikus daiteke abendutik urtarrilera. Konstelazioa aurkitzeko modurik errazena bere bi izar distiratsuenak aurkitzea da, Castor eta Pollux, ekialderantz, Taurusen V formako asterismo ezagunetik (Hiadesen kumulu irekia) eta Orionen Gerrikoko hiru izarretatik (Alnitak, Alnilam eta Mintaka). Beste modu bat da buruz lerro bat marraztea Pleiadeen izar-kumulutik, Tauron dagoena, eta Leoren izarrik distiratsuena, Regulus. Hori egitean, ekliptikatik hurbil samar dagoen irudizko lerro bat marrazten da, Geminis konstelazioaren erdiko puntuan gurutzatzen duen lerro bat, Kastor eta Poluxen azpian.

Ilargiak Geminis zeharkatzen duenean, bere mugimendua erraz ikus daiteke gau bakar batean, lehenik Castor eta Poluxetik mendebaldera agertzen baita, gero lerrokatu egiten da eta azkenik haien ekialdean agertzen da.

Ezaugarri nabarmenak

Gemini konstelazioaren barnean bere bi izarrik dizdiratsuenak nabarmendu behar dira: Polux (β Geminorum) eta Castor (α Geminorum)[4]. Lehena erraldoi laranja bat da, bere motakoetatik gure eguzki sistematik gertuen dagoena, eta bere inguruan exoplaneta batek orbitatzen du. Castor, berriz, izar anizkoitz bat da, sei izarrek osatutakoa. Horietatik dizdiratsuenak sekuentzia nagusiko izar zuriak dira. Beste izar interesgarri bat 37 Geminorum da, gure eguzkiaren antzeko nano hori bat, gugandik 56 argi urteko distantziara dagoena. Azkenik, konstelazio honetan Geminga dago, duela 300.000 urte gertatutako supernoba baten hondarra izan daitekeen pultsar batek jasotzen duen izena dena.

Zeru sakoneko objektuei dagokienez, konstelazio honetan dago M35 kumulua, baita NGC 2392 edo Eskimal Nebulosa izena jasotzen duen nebulosa planetarioa ere.

Izar nagusiak

  • α Geminorum (Castor). Konstelazio honetako bigarren izarrik dizdiratsuena da +1,58ko itxurazko magnitudearekin. Izatez, Castor sei izarrek osatzen duten izar anizkoitz bat da. Izar hauek soilik teleskopio indartsuez ikus ahal daitezke.
  • β Geminorum (Polux), konstelazioko izarrik dizdiratsuena 1,16ko magnitudearekin. Gure eguzki sistematik 36 argi urtera dagoen nano laranja bat da.
  • γ Geminorum (Alhena), hirugarren dizdiratsuea 1,93ko magnitudearekin. Azpierraldoi zuri batek eta nano hori batek osatzen duten izar bitar espektroskopiko bat da.
  • δ Geminorum (Wasat), izar hori batek eta beste laranja batek osatzen duten izar bitarra, teleskopio txiki batekin ikus daitekeena.
  • ε Geminorum (Mebsuta), Castor bikiaren eskuineko hankan dagoen 2,98 magnitudeko supererraldoi horia.
  • ζ Geminorum (Mekbuda), hamar eguneko epean bere dizdira 3,7 eta 4,2 artean aldatzen den zefeida bat.
  • η Geminorum (Tejat Prior), Izar nagusia bere magnitudea 3,2 eta 3,9 artean aldatzen den izar aldakor erdierregular bat den izar sistema.
  • ι Geminorum, 3,80 magnitudeko erraldoi horia.
  • κ Geminorum, izar erraldoi hori batek eta eguzki analogo bate osatutako izar bitarra.
  • λ Geminorum, 3,58 magnitudeko izar sistema. Bere osagai nagusia sekuentzia nagusiko izar zuri bat da.
  • μ Geminorum (Tejat Posterior), laugarren dizdiratsuena 2,87ko magnitudearekin. Erraldoi gorria eta izar aldakor erdierregularra. Interesgarria begi hutsez edo prismatikoekin ikusteko.
  • ν Geminorum,4,14magnitudeko izar anizkoitza eta Be izarra.
  • ξ Geminorum (Alzir), 3,35 magnitudekoa, 57 argi urtera dagoen azpierraldoi horia.
  • ο Geminorum, gigante blanco-amarilla de magnitud 4,90 magnitudeko erraldoi zuri-horia.
  • ρ Geminorum 4,16 magnitudeko izar sistema. Bere osagai nagusia izar zuri-hori bat da.
  • σ Geminorum, RS Canum Venaticorum izar aldakorra.
  • τ Geminorum, 4,40 magnitudeko erraldoi laranja.
  • υ Geminorum, 4,08 magnitudeko erraldoi gorria.
  • φ Geminorum, 4,98 magnitudeko izar zuria.
  • 1 Geminorum, sistema estelar múltiple de magnitud 4,15 magnitudeko izar anizkoitza, udako solstizioaren kokapena adierazten duena.
  • 37 Geminorum, eguzki bikia den nano horia. Interes handiko objektua bere inguruan bizitzarik egongo balitz ere.
  • 51 Geminorum (BQ Geminorum) 5,07ko bataz besteko mangitudeko erraldoi gorri eta aldakor erdierregularra.
  • 57 Geminorum, 5,04 magnitudeko erraldoi horia.
  • R Geminorum, S motako izarra eta Mira izar aldakorra 369,91 eguneko periodoarekin.
  • U Geminorum, noba nano deritzen izar aldakor mota baten eredua.
  • TU Geminorum, gorri bizi koloreko karbonozko izarra.
  • BN Geminorum, 6,75 eta 6,85 arteko dizdira aldakorreko izar urdina.
  • BU Geminorum (6 Geminorum) eta TV Geminorum, urruneko supererraldoi gorriak. Lehena izar aldakor erdierregular bat da, 6,38ko bataz besteko magnitudekoa.
  • GX Geminorum, izar bitar itzaltzailea. Bere bi osagaiak sekuentzia nagusitik irteten ari dira.
  • OT Geminorum, 6,45 magnitudeko urruneko Be izarra.
  • OV Geminorum (33 Geminorum), 5,87 magnitudeko merkurio-manganesozko izarra eta Bw izarra.
  • HD 52711, 62 argi urteko distantziara dagoen 5,93 magnitudeko nano horia.
  • HD 59686, inguruan exoplaneta bat duen erraldoi laranja.
  • Gliese 251, Eguzki Sistematik 18,15 urteko distantziara dagoen nano gorria.
  • Geminga, gamma izpiak eta x izpiak igortzen dituen pultsarra. Duela 300.000 urte eztanda egin zuen supernoba baten hondarra dela uste da.

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

  1. «Zodiakoko konstelazioak eta astrologiako zeinuak» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 17 or..
  2. (Ingelesez) De Wire, Elinor. (2002). The Florida Night Sky: A Guide to Observing from Dusk Till Dawn. Pineapple Press, 163 or. ISBN 9781561642380..
  3. (Ingelesez) published, Pedro Braganca. (2017-09-21). «Astrology: Why Your Zodiac Sign and Horoscope Are Wrong» livescience.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  4. (Ingelesez) Dinwiddie, Robert; Hughes, David Wolstenholme; Jones, Geraint H.; Ridpath, Ian; Stott, Carole; Sparrow, Giles. (2016). The Stars: The Definitive Visual Guide to the Cosmos. DK Publishing, 166 or. ISBN 9781465459039..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8923
  • Commonscat Multimedia: Gemini (constellation) / Q8923

  • Identifikadoreak
  • GND: 4068272-9
  • LCCN: sh2001008307
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q8923
  • Commonscat Multimedia: Gemini (constellation) / Q8923


88 konstelazioen izenak

Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • ChamaeleonCircinus • Columba • Coma BerenicesCorona AustralisCorona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • MonocerosMusca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa MajorUrsa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula