Gaztelumendi
- Artikulu hau Bizkaiko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelumendi (argipena)».
Gaztelumendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 311 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′15″N 2°47′46″W / 43.2875°N 2.7961°W / 43.2875; -2.7961 |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Larrabetzutik |
Gaztelumendi mendia Berreaga mendilerroan dago, Larrabetzu aldean. Mendi honek Txorierri eta Butroe haranak banatzen ditu.
Gaztelumendik 311 metroko altuera du.
Historia
Mendi honetan Espainiako Gerra Zibilaren hainbat aztarna dago. Izan ere, mendi hau Bilboko Burdin Hesiaren parte zen. Gainera, tropa faxistek Burdin Hesia mendi honetan apurtu zuten.
Abiapuntuak
Mendi honetara igotzeko Larrabetzutik edo Gamiz-Fikatik egin daiteke. Dena den, errepidea ia-ia tontorreraino doa.
Ikus, gainera
- Bizkaiko mendien zerrenda
Kanpo estekak
- Datuak: Q12258316
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |