Gatazka

Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin.
Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea.

Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu.
Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu.

Arrazoiak

Gatazka baten aurrean gaudenean, beharrezkoa da, lehenbizi, arazoa dagoela onartzea, eta ondoren, identifikatzea. Identifikazio-prozesu horretan, lehenik, gatazka zergatik sortu den aztertuko da.

Gatazkak era askotakoak izan ohi dira, baina bi multzo nagusitan bana daitezke: alde batetik, pertsona baten baitakoak, eta bestetik, pertsonen edo taldeen artekoak.

Pertsona baten baitakoak:

  • Pertsona batek, aldi berean, erakargarriak zaizkion bi gauza edo gehiagoren artean aukeratu behar izatea.
  • Pertsona batek, aldi berean, gustuko ez dituen bi gauza edo gehiagoren artean aukeratu behar izatea.
  • Pertsona batek, aldi berean, erakargarri zaion eta gorroto dion egoerari aurre egin behar izatea.
  • Pertsona batek, aldi berean, gustuko bi helburu baditu, eta helburu horietako bakoitzak alderdi txarrak zein onak baditu, bata edo bestea aukeratu behar izatea.

Pertsonen edo taldeen artekoak

  • Pertsona bakoitzak egin behar duen lana ondo definituta ez egotea.
  • Egoera baten aurrean interes kontrajarriak azaltzea.
  • Era askotako iritziak edo balioak egotea.
  • Lehia pertsonalak edo lanbide-norgehiagokak azaltzea.

Faktore erabakitzaileak

Gatazkak hedatzen edo murrizten dituzten faktoreak hauek dira:

- Aldeen arteko harremana: Enpresaren eta langileen arteko harremanetan tentsio-egoerak badira, gatazkak erragago sortzen dira.

- Taldearen tamaina: Taldea zenbat eta handiagoa ezan, orduan eta iritzi gehiago eta interes pertsonal handiagoak izaten dira, eta beraz, gatazka konplexuagoa izaten da.

- Taldearen kohesioa: Kohesio txikiko taldeetan helburuetan, beraien artean bat etortzen ez direnez, arazoak dituzte barne-akordioetara iristeko.

- Buruzagitzarik eza: Gatazka batean aldeetako batek buruzagitza garbirik ez badu (inork ez du taldea gidatu nahi), arazoak areagotu egiten dira.

- Denbora: Denbora izanez gero, arazoaren jatorria aztertu eta irtenbideak errazago aurkitzen dira.

- Denbora izanez gero, arazoaren jatorria aztertu eta irtenbideak errazago aurkitzen dira.

- Arazoaren konplexutasuna: Arazo batek era askotako alderdiak dituenean (ekonimikoak, pertsonalak, lan-postukoak...), zailagoa izaten da konpontzea alderdi bakarra duenean baino.

- Eskarmentua: Taldeetan arazoak gainditzen eskarmentua badago, arazo berriei errazago egiten zaie aurre.

- Arriskuak: Irtenbide bakoitzak dituen arriskuak aztertu behar dira, zeren eta arriskuek balantza alde batera edo bestera desorekatu baitezakete.

- Presioak: Gatazkari irtenbidea aurkitzeko, bi aldeak presiopean egon daitezke, hala nola norberaren balioen, iritzien, gizartearen eta familiaren presiopean.

Ikus, gainera

  • Interes gatazka
  • Istilu

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q180684
  • Commonscat Multimedia: Conflict / Q180684

  • Identifikadoreak
  • GND: 4032081-9
  • NKC: ph121797
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q180684
  • Commonscat Multimedia: Conflict / Q180684