Erribosa

Erribosa
Motaaldopentose (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia55058-43-0
Gmelin33942
MeSHD012266

Erribosa C 5 H 10 O 5 {\displaystyle {\ce {C5H10O5}}} formula duen monosakaridoa da, aldehido taldea (CHO) lehenengo karbonoan duena. Bost karbono dituenez pentosa bat da. Zeluletako azido erribonukleikoan dagoen azukrea da[1]. Erribosaren deribatu nagusia Desoxirribosa da, eta honek ADNa osatzen du.

Emil Fischerrek 1891n topatu zuen lehendabizikoz D-erribosa[2].

Ezaugarriak

Erribosa aldopentosa bat da, muturrean karbonilo talde bat eta ondoren hiru karbono asimetriko dituena. Teorikoki bi enantiomero dituen arren naturan D-Erribosa bakarrik agertzen da.

Ziklatzen denean lau eraztun desberdin era ditzake, α eta β-D-erribofuranosak (eraztun pentagonala) eta α eta β-D-erribopiranosak (eraztun hexagonala). ARN molekulan β-D-erribofuranosa agertzen da, baina monomeroa uretan disolbaturik dagoenean ohikoagoak dira eraztun hexagonalak[3].

  • α-D-erribofuranosa.
    α-D-erribofuranosa.
  • β-D-erribofuranosa.
    β-D-erribofuranosa.
  • α-D-erribopiranosa.
    α-D-erribopiranosa.
  • β-D-erribopiranosa.
    β-D-erribopiranosa.

Garrantzia biologikoa

Azido erribonukleikoaren oinarrizko azukrea da. β-D-erribofuranosak fosfodiester loturekin elkar lotzen dira, eta karbono anomerikoari aldiz base nitrogenatua lotzen zaio azido nukleikoa eratzeko.

Hainbat birus eta izaki prokariotikok molekula honetan gordetzen dute informazio genetikoa.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Ingelesez) Chronic Fatigue Syndrome Treatment Guide, 2nd Edition. Erica Verrillo (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  3. (Ingelesez) «13C-labeled aldopentoses: detection and quantitation of cyclic and acyclic forms by heteronuclear 1D and 2D NMR spectroscopy» Carbohydrate Research 307 (3-4): 199–209. 1998-02-01  doi:10.1016/S0008-6215(98)00040-8. ISSN 0008-6215. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).

Ikus, gainera

  • Azido erribonukleikoa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q59817493
  • Commonscat Multimedia: Ribose / Q59817493

  • Identifikadoreak
  • GND: 4178074-7
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D012266
  • Kimikako identifikadoreak
  • CAS erregistro zenbakia: 55058-43-0
  • ChEBI: 33942
  • Biologiako identifikadoreak
  • MGI: 55058-43-0
  • Wd Datuak: Q59817493
  • Commonscat Multimedia: Ribose / Q59817493


Karbono hidratoak
Monosakaridoak
Diosak
Aldosak: EritrosaTreosa
Zetosak: Eritrulosa
Aldosak: Arabinosa • Erribosa • LixosaXilosa
Zetosak: ErribulosaXilulosa
Aldosak: Alosa • AltrosaGalaktosaGlukosaGulosaIdosaManosaTalosa
Zetosak: FruktosaPsikosaSorbosaTagatosa
Deribatuak
Desoxiazukreak
Aminoazukreak
Azukre azidoak
Azukre alkoholikoak
Oligosakaridoak
Gainerakoak
Polisakaridoak