Ekialdeko Indiak

Ekialdeko Indiak
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko
EponimoaIndia
Geografia
Map
Koordenatuak1°N 103°E / 1°N 103°E / 1; 103
Honen parte daIndiak

Ekialdeko Indiak[1] Asiako Indiei eman zitzaien antzinako izena da, Mendebaldeko Indietatik berezituz, Amerika izeneko kontinente berriaren erreferentzia zirenak. XVI. mendetik XIX. menderaino oso erabilia izan zen eta hegoaldeko eta hego-ekialdeko Asia guztia hartzen zuen bere baitan, Indonesiatik Indostaneraino. Hala ere, beste esanahi batzuk soilik hego-ekialdeko Asiarekin parekatzen zuten, eta beste batzuk are gehiago mugatzen zuten bere erabilera, Malaysiar artxipelagoarekin parekatuz Insulindiaren sinonimo bezala.

Koloniak eta Konpainiak

Ekialdeko Indiak izena europar kolonizazioarekin lotua dago, horretarako konpainia ugari sortu ziren, monopoliozko xede komertzialekin hasi zirenak, jarraian domeinu eta esplotazioan amaitu zutenak. Kolonien artean honako hauek egon ziren:

  • Ekialdeko India Herbeheretarrak, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak gobernatua.
  • Ekialdeko India Espainiarrak, Espainiar Koroaren jabetzakoak zirenak.
  • India Britainiarra eta Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak gobernatutako beste lurralde batzuk.
  • Indotxina, Frantziar inperio kolonialaren jabetzakoa. Aurretik Indiako hego-ekialdea kolonizatu zuen Ekialdeko Indietako Frantziar Konpainiak.
  • Timor portugaldarra eta Portugalek Indietan zituen beste zenbait enklabe.
  • Serampore, kolonia daniarra Bengalan, Ekialdeko Indietako Daniar Konpainiak administratutakoa.
  • Ekialdeko Indietako Suediar Konpainiak nagusiki aktibitate komertzialak egin zituen.

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q213137
  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh86004070
  • NARA: 10044420
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q213137