Celastrina argiolus

Celastrina argiolus
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaCelastrina
Espeziea Celastrina argiolus
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaPirakanta, Ote, Cornus eta Ilex

Celastrina argiolus Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Hainbat tokitan kobre tximeleta izena ere ematen zaio. Eremu holartiko guztian aurkitzen da, Europan, Asian, Ipar Amerikan eta Afrika iparraldean. Finlandiako tximeleta nazionala da.

Lineok deskribatu zuen 1758. urtean eta Papilio argiolus izena eman zion.

Deskribapena

Tximeleta txikia da, hegal-zabalera 26-32 mm artekoa da. Emeak arrak baino handiagoak dira. Hegalak kobalto-urdin kolorekoak dira eta ertzetan kolore beltza edo gris iluna izaten dute. Ertz ilun hori zabalagoa da emeen kasuan. Hegalen azpialdea urdin argia da, ia zuria[1]. Buruan begi ilun handiak palpo zuri luzeak eta eraztun zuridun antenak dituzte.

Beldarrak zapal samarrak dira eta ile fin ugari dituzte. Berdexkak izan ohi dira, baina beste kolore batzuk ere izan ditzakete[1].

Bizi zikloa

Bi tximeleta belaunaldi izaten dira urtean, bata udaberrian (apiriletik ekainera) eta bestea udan (uztailean eta abuztuan). Uda luzatzen den tokietan hirugarren bat ere izan dezakete irailean[2].

Emeak lore eta hostoen kimuetan ezartzen ditu arrautzak. Beldarra jaiotzen denean inurriekin elkartzen da eta haiekin batera landare mota asko kontsumitzen ditu[2]. Pupa landare baten hostoaren azpiko aldean ezartzen da eta okre kolorekoa da, orbain marroiak ere baditu.

Parasitismoa

Celastrina argiolus tximeletaren kopuruak gora beherak izaten ditu ziklikoki. Listrodromus nycthemerus listorrak arrautza jartzen du Celastrinaren beldarraren barruan eta pupatzen ari denean liztorraren larba ateratzen da, tximeleta hilez[3].

Habitata

Tximeleta honi naiade estaen zaio toki batzuetan. Greziar mitologian naiadeak ur gezatako ninfak ziren eta tximeleta hau ur lasterretan eta iturburuetan aurkitzea ohikoa da, leku ilun eta hezeetan batez ere[4]. Itsas mailatik 1.900 metrotako altuerara aurkitu daiteke[1].

Iruditegia

  • Arra.
    Arra.
  • Emea.
    Emea.
  • Hegalen azpialdea.
    Hegalen azpialdea.
  • Arrautza.
    Arrautza.

Erreferentziak

  1. a b c (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Náyade. Celastrina argiolus» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. a b Aguado Martín, Luis Oscar. (2007). Las mariposas diurnas de Castilla y León : (Lepidópteros Ropalóceros) : especies, biología, distribución y conservación. Junta de Castilla y León, Consejería de Medio Ambiente ISBN 978-84-9718-472-4. PMC 630854411. (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  3. «UK Butterflies - Holly Blue - Celastrina argiolus» www.ukbutterflies.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  4. «Celastrina argiolus on euroButterflies by Matt Rowlings» www.eurobutterflies.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q792871
  • Commonscat Multimedia: Celastrina argiolus / Q792871
  • Wikispecies Espezieak: Celastrina argiolus

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 73871
  • BioLib: 51434
  • CONABIO: 92589LEPIDB501212
  • Dyntaxa: 201137
  • EOL: 262218
  • Fauna Europaea: 441106
  • GBIF: 1925918
  • ITIS: 188523
  • NCBI: 203782
  • Wd Datuak: Q792871
  • Commonscat Multimedia: Celastrina argiolus / Q792871
  • Wikispecies Espezieak: Celastrina argiolus