Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Biriketako fibrosia[1] biriketako gaixotasun interstizial bat da, biriketako ehunaren ordez ehun kolagenoa sortzen duena. Analisi erradiologikoetan orbainak ikusten dira biriketan. Ordezkapen horrek aldaketak eragiten ditu haien ezaugarri fisikoetan, eta aldaketa hemodinamiko eta kliniko handiak eragiten ditu, heriotza ere ekar dezaketenak.