Baso-suteak Hawaiin (2023)

Baso-suteak Hawaiin
Gaueko ikuspegia
Irudia
Map
MotaBaso-sute
Data2023ko abuztua
KokalekuHawaii (uhartea)
Maui
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Pertsona hilak111
Pertsona zaurituak68
Pertsona desagertuak31

2023ko abuztuaren hasieran, baso-sute batzuk gertatu ziren Hawaiin, Maui uharteetan eta, neurri txikiagoan, Hawaiin (Uharte Handia bezala ezagutzen dena). Haizeak eragindako suteek ebakuazioak eragin zituzten, kalte orokorrak eragin zituzten eta gutxienez 55 pertsona hil zituzten Lahaina hirian, Mauin. Uhartedi osoan 114 pertsona hil ziren gutxienez, desagertuak ia mila izanik; desplazatuak milaka izan ziren. Baso-suteen ugaritzea Hawaiitik iparraldera zegoen presio handiko eremu indartsu batek eta hegoaldean zegoen Dora urakanak sortutako aire-boladei eta baldintza lehorrei egotzi zitzaien.[1]

Abuztuaren 8an hiru sute piztu ziren Mauin. Horien arriskuaz ohartarazi zuen AEBetako meteorologia agentziak; ondorioz, hainbat ekintza baimentzen zituen larrialdi-deklarazio bat sinatu zen. Abuztuaren 9an, Hawaiiko gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen estatu osorako. Abuztuaren 10ean, Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak hondamendi handiaren deklarazio federala egin zuen. Suteena Hawaiiko hondamendi naturalik hilgarriena izan da gaur egun arte.[2]

Naturagunean hasi ziren suteak, baina azkar hedatu ziren herrietaraino; tartean, Lahainaraino —irlako mendebaldeko herririk handiena da—. Guztiz txikituta geratu zen hiria. Irla osoan suteek eragindako kalteen eta sarraskien balantzea egiteko goizegi da, baina jada mila eraikinetik gora galdu dituzte Mauin. Sua berehala hedatu zen bai irlan, bai Lahainan, eta hainbat bizilagunek ohartarazi zutenez, alertak sistemek ez zuten behar bezala funtzionatu. Ez zuten ebakuatzeko abisurik jaso. Hainbatek uretara egin behar izan zuten salto garretatik ihes egiteko. Kostazainek 50 lagun inguru salbatu zituzten uretatik.[3]

Iruditegia

  • Lahainako itsasargia txikizioz inguratuta.
    Lahainako itsasargia txikizioz inguratuta.
  • Hawaiiko Armadako helikoptero batek ur deskarga bat egin du Mauin abuztuaren 9an.
    Hawaiiko Armadako helikoptero batek ur deskarga bat egin du Mauin abuztuaren 9an.
  • Sua Lahainan.
    Sua Lahainan.
  • Erreskate talde bat.
    Erreskate talde bat.
  • Sua zerutik ikusita.
    Sua zerutik ikusita.

Erreferentziak

  1. https://abcnews.go.com/US/hawaii-wildfires-fueled-hurricane-dora-winds-prompt-evacuations/story?id=102125888
  2. Mauiko suteak baino lehen, 1960ko tsunamia izan zen larriena; 61 hildako utzi zituen
  3. https://www.berria.eus/albisteak/231663/suteena-hawaiiko-hondamendi-naturalik-hilgarriena-da-dagoeneko.htm

Kanpo estekak

  • Sutearen gaineko bideoa EITBn.
  • Urtzi Urrutikoetxearen erreportaia naiz.eus agerkari digitalean, 2023/08/15.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q121324595
  • Commonscat Multimedia: 2023 Hawaii wildfires / Q121324595

  • Wd Datuak: Q121324595
  • Commonscat Multimedia: 2023 Hawaii wildfires / Q121324595