Atrezzo

La Pequeña Suiza filmeko attrezzoa erakusgai Artziniegan.
Alemaniako antzoki batean, atrezzoa gordetzeko gela.

Atrezzoa (italieratik datorren hitza), antzezpenak eszenan edo zineko estudioan erabiltzen duen material multzoa da. Telebista estudioetan fikzioa ez diren saioetan ere (albistegiak, elkarrizketa-saioak, lehiaketak) atrezzo elementuak egoten dira halaber[1]. Argazkilariaren estudioan ere atrezzo elementuak egon daitezke, erretratuetarako[2].

Atrezzo materialaz arduratzen den profesionala ere atrezzoa da[1].

Atrezzoetako materiala benetakoa izan daiteke. Aulki edo mahai batek benetakoa behar du, edo elementu zaharrak erabil daitezke garai bat berregiteko[3]. Beste batzuetan, berriz, harri-kartoizko elementuak izaten dira, itxura emateko sortuak baina hutsak edo baliogarritasunik gabeak.

Erreferentziak

  1. a b «Mari Jesus Etxeberria, ETBn, Miramon estudioetan atrezzoa da. Zuzenbide ikasketak, lanean aritzen zen bitartean atera zituen, nahiz eta abog» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  2. (Gaztelaniaz) «La Importancia del Atrezzo en la Fotografía y 10 Claves para Sacarle Partido» dzoom (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  3. «Antzezlanetarako atrezzoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q942297
  • Commonscat Multimedia: Theatrical props / Q942297

  • Identifikadoreak
  • GND: 4128664-9
  • LCCN: sh85127251
  • AAT: 300263853
  • Wd Datuak: Q942297
  • Commonscat Multimedia: Theatrical props / Q942297