Astur-leones

Astur-leonesaren hizkuntza edo taldeak, eonaviegoa ere sartuta.

Astur-leonesa[1] edo astur hizkuntza taldea antzinako astur tribuaren lurraldean, ondoren Asturias eta Leongo erresumak izanen zirenak, latinaren bilakaeraren ondorioz sortutako mintzairei ematen zaien izena da. Askotan asturierarekin (bablea) nahasi ohi da, nahiz eta, filologo gehienen aburuz, haren aldaeretako bat besterik ez den.

Astur-leonesaren aldaerek hainbat izen hartzen dituzte, eremu geografikoaren arabera:

  • Asturiera (asturianu, bable) Asturiasko Printzerrian.
  • Leonesa (llionés) Leon eta Zamorako zenbait ingurutan.
  • Mirandesa (lhengua mirandesa) Miranda do Douro-n (Portugal): han ofiziala da.

Halaber, ondoko biak astur-leonesaren eta gaztelaniaren arteko aldaerak dira:

  • Extremeñoa (estremeñu) Salamancako hegoaldean eta Extremadurako iparraldean hitz egiten den mintzaira, gaztelaniaren eragin handia duena.
  • Montañesa edo kantabriera (montañés edo cántabru) Kantabriako mendebaldean, hori ere oso ahuldua.

Hiztun kopurua

Ez dago astur-leonesaren barruan sartzen diren mintzairen hiztunen kopuruari buruzko datu zehatzik, Leonen, Kantabrian nahiz Extremaduran ez baita ikerketa estatistikorik egin. Hala ere, Asturiasko eta Miranda do Douroko datuak nahiko zehatzak dira.

Izena Hiztunak %
Asturiera 550.000 88,8
Leonera 55.000 8,9
Mirandera 15.000 2,3

Erreferentziak

  1. Modu horretara aipatzen da Euskaltzaindiaren 38. arauan, 204. orrian.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Asturieraz) Asturiasko II. Ikerketa Soziolinguistikoa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q35390
  • Commonscat Multimedia: Asturleonese language / Q35390

  • Wd Datuak: Q35390
  • Commonscat Multimedia: Asturleonese language / Q35390
  • i
  • e
  • a
Ekialdekoak
Hegoaldekoak
Sardiniera (campidanera, logudorera, sassariera)
Mendebaldekoak
Astur-leonesa (asturiera, extremadurera, leonesa, mirandesa, montañesa) • BorgoineraDalmazieraEmiliano-romagnoloaErretorromaniera (erromantxea, friuliera, ladinoa) • Franche-comteraFrankoprovenzeraFrantsesaGaliziera (eonaviera, fala) • GaloaGaztelania (ekuatoreginear gaztelania, europar gaztelania, filipinar gaztelania, kaloa, latinoamerikar gaztelania, saharar gaztelania) • IstrieraItalieraKatalana (algerera, balearrera, erdialdekoa, valentziera) • Korsikera (gallurera) • Ladinoa • Liguriera (genovera, monakoera) • LombardieraLorreneraMozarabieraNafar-aragoiera (aragoiera, errioxera, nafar erromantzea) • NapolieraNormandiera (jerseyera, guerneseyera) • Okzitaniera (gaskoia, limousinera, proventzera) • PiemonteraPikardieraPoitevinPortugesa (afrikar portugesa, brasildar portugesa) • SizilieraValonieraVenezieraXanpainera
Letra etzanez: hizkuntza hilak. Letra lodiz: 5 milioi hiztun baino gehiagokoak. Parentesi artean: parentesiaren ezkerrean dagoen hizkuntzaren dialektoak.