Apoarmatu istilzale

Apoarmatu istilzale
Irudi gehiago
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaTestudines
FamiliaEmydidae
GeneroaEmys
Espeziea Emys orbicularis
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa

Apoarmatu istilzale (Emys orbicularis) Europako alderik handienean dagoen ur gezatako dordoka bat da, iparraldean eta erdialdeko zenbait tokitan izan ezik. Ingalaterratik desagertua Asiako hegoaldean eta Afrikako ipar-mendebaldean ere topa daiteke. Euskal Herriko uretan ere bizi da.[1]

Itxura

Helduen oskola zapala, 20-30 cm-koa izaten da. Obal formakoa, atzetik, zabalagoa da. Gazteek erdiko gila bat dute eta plastrona nahiko malgua da; helduena zurrunagoa da, baina hauek, gorantz eta beherantz mugitzen laguntzen dien aurreko zeharkako txanga bat dute. Orokorrean, emeak arrak baino handiagoak dira. Hori gertatzen da emeek, heldutasuna atzeratuz, hazteari denbora luzeagoa eskaintzen diote eta. Dimorfismo sexuala badago. Estaltzea errazteko, arren isatsa luzeago da eta plastrona sakonduagoa.

Azala iluna dute orban edo marra argiez estalia, askotan horiak. Bere gorputz-adarrak luzeak dira eta oin palmatuak dituzte igeriketarako ondo moldatuak. Jaioberriak oso txikiak dira, silueta biribilduagoa,isatsa luzeagoa eta marka biziagoak dituzte.

Ohiturak

Ur geldietan eta hareazko eta belartsuak diren hondoak dituzten ibaien meandroetan bizi da. Bere janaria bai lurrean bai uretan bilatzen du. Orojalea da baina intsektu, har, molusku eta arrain txikiak jaten ditu batik bat.

Ibai ertzean eguzkia hartzea gogoko du. Oso lotsatia denez edozein arrisku baten aurrean oso azkar uretan murgiltzen da. Lehorrean, lehorreko dortokak baino bizkorrago mugitzen dira. Urria iristen denean lohian hondoratzen da negua igarotzeko.

Luzaroko bizitza dute eta 100 urte baino gehiagoko adinera irits daitezke.

Ugalketa

Gorteiatzea ikustea zaila da. Ez da oso konplexua ,arra emearen atzetik ibiliko da heldu arte eta,uretan estaltzea burutu ondoren, emeak, maiatza-ekainean, eguzkitsu eta babestuta dagoen toki bateko habian 3-18 arrautza errungo ditu; batzuetan 600 m baino gehiagoraino mugituko da egokia den tokia aurkitu arte. Hori egiteak, bizirik irauteko, harraparitza-arrisku handiak ditu berekin . Kumeak 8-10 aste pasa ondoren jaioko dira.

Ikus, gainera

  • Apoarmatu korrontezaleak

Erreferentziak

  1. Bizkaiko Foru Aldundia. Bertoko 10 apoarmatu askatu dira Bolu-ko hezegunean. .

Kanpo loturak

  • (Ingelesez)(Alemanez) Emys orbicularis
  • Emysen jaiotza
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q187036
  • Commonscat Multimedia: Emys orbicularis / Q187036
  • Wikispecies Espezieak: Emys orbicularis

  • Identifikadoreak
  • GND: 4556267-2
  • LCCN: sh85042956
  • NKC: ph886994
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 190985
  • BioLib: 346
  • Dyntaxa: 6012021
  • EOL: 1056912
  • Fauna Europaea: 214787
  • GBIF: 8909809
  • ITIS: 551943
  • UICN: 7717
  • NCBI: 82168
  • Paleobiology Database: 94332
  • WoRMS: 999896
  • Wd Datuak: Q187036
  • Commonscat Multimedia: Emys orbicularis / Q187036
  • Wikispecies Espezieak: Emys orbicularis