Anderexo

Sarkofago akitaniarra, bertan Anderexo pertsona-izena azaltzen da. Egun, Luchongo museoan dago.
Ilurberrixo Anderexo

Anderexo, edo "Anderixo" Akitania zaharrean erromatar garaiko jainkosa baten izena izan dela uste dute batzuek, eta besteentzat pertsona izena da bakarrik. Izen hori zenbait inskripziotan azaltzen da.

Garai hartako beste zenbait jainko-jainkosen kasuan bezalaxe ez dugu bere ezaugarriren berri.

Etimologia eta beste zenbait izen

Anderexo, antza, andere edo andereño esan nahi du. Balizko jainkosaren izenaren zenbait aldaera:

  • Andlis, Luchonen.
  • Ande, Ariègen.
  • Andoss, Tolosa aldeko Jainko akitaniarra. Gizonezko aldaera? Kasu honetan Andoss honek zer ikusirik izan dezake Andosto jainkoarekin.
  • Anderexus, Escunhau-en, Val d'Aran.
  • Sanandere eta Sant'Ander, Santanderren izen zaharrak.

Gogoan izan da Mariren inguruko elezahar eta sinismenetan hura izendatzeko sekula ez dela "Jainkosa" hitza erabiltzen, eta bai ordea "Andre" (bizkaieran eta Goierriko gipuzkeran, "Andra"), "Dama" edo "Señora" deiturak; hala nola Andra Mari Munoko, Andra Mari Muiroko, Anbotoko Señora, Amuteko Damie, Damatxo, Arroilbeltzeko Andra...

Inskripzioak

Inskripzioetan izen hau antroponimoa dela esaten dute epigrafista gehienek. Jose María Blazquez historialariak uste zuen Arango haraneneko Escunhau herrian aurkitutako aldarearen inskripzioan, Anderexo hori Ilurberrixo jainkoaren epiteto bat zela. Mitxelenak, ordea, emakume izena ikusi zuen hitz horretan, aldarea eskaintzen zuen pertsonaren izena, hain zuzen.

  • Escunhau / Escugnau (Vielha e Mijaran, Arango harana.):

ILURBERRIXO/ ANDEREXO/ [ [1]

Idazkunaren kodea: CIL XIII, 23 = IRC-02, 00061

Ilurberrixo datiboan deklinatutako jainko izena da[2]. Idazkun honen originala ostu zuten duela urte batzuk, eta herritar batek kopia bat dohaintzan eman zuen.[3]


Bestalde, argazkian ageri den bezala, Ande, Anderexo, Anderexso eta antzeko izenak arruntak ziren Akitania zaharrean. Adibidez, idazkun honetan:

  • Caubous, Oueil harana, Garona Garaia. Sarkofago batean aurkitutako idazkuna:

BONBELES HAR- / BELEXSIS F(ilius) V(iva) AND- / EREXSO CONDAN- / NOSSI F(ilia) VXOR P(osuit).[1]

Idazkunaren kodea: CIL XIII, 324 = CAG-31-02, 140. or.

Erreferentziak

  1. a b «Epigraphische Datenbank Clauss - Slaby» www.manfredclauss.de (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  2. (Gaztelaniaz) Gorrochategui Churruca, Joaquín. (1984). Onomástica indígena de Aquitania. Servicio Editorial Universidad del País Vasco y la colaboración de Universidad de Salamanca, Secretariado de Publicaciones e Intercambio Científico, 130 eta 337 or. ISBN 84-7585-013-8. (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  3. Vielhan dagoen Museu dera Val d'Aranen emandako informazioa.

Bibliografia

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253477
  • Wd Datuak: Q12253477
  • i
  • e
  • a
Euskal mitologia
Jainko-Jainkosak
Abelion • Aberri • AceioAegassisAeredaAgeionAghoAherbelsteAlarAlardossAlardost • Algassis • Ande • Anderexo • Andosto • Aneto • ArardoArixoArmastoArpeninusArtehArthae • Arsilunnus • Asto IlunoAveranusAxoBaeserte • Baiase • Baiosis • BaikorrixBarsaBascei-AndossBeisirisBelgoBelisama • Benzozia • Bocco HarausoBoriennusCarpentusDahusDunzioEberrisEdelateEgeionElheErdaErditseErge • Erriape • Experceennius • Fagus .Gar • Harauso • Helasse • Herauscorritsehe • Horolat • Idiatte • IlixonIviliaLeheren • Lex • LurgorKagirisKantas NiskasMariOrtzi/Urtzi/OstriSexarborisStoiocusVaxusXuban
Izakiak
Aari • Ardi • AdarbakarAddar • Aiar • AdurAide-gaiztoAidegaxtoAideAidekoAidetitakoAitor • Aizpak • AkerAkerbeltzAlarabiAlarabieAmalurAmilamiaAnxo • Arruit • Astoa euskal mitologianAtarabi • Autzek • AxarkoBasajaunBasandereBehigorriBelagileBelekoBerezko • Beste Mutilak • Damatxo • DeabruEateEgoiEgu • Eguen • Eguzki AmandreEhiztari beltzaEkiEle • Eluaso • Erio • Errezabalgo aztiaErrolanEtxajaunEtsai • Etsaiak • Euzkibegi • Famerijelak • Frakazar • GaizkinaGaltxagorriGauargiGauekoGarGerixetiGizotsoaHarpeko Saindua • Hartza • Gorritxikiak • Heren • Herensuge • Herio • Idetargi • Iditu • Iduski-saindu • Ieltxu • IhiziIlazkiIlargi Amandre • Ilun • InkoIngumaIntxitxuIpotxak • Iratargi • Iratxo • Iraunsuge • Irel • IreluIreltxuIretargi • Iruztargi • Itsas laminakJaun ZuriaJentilakKaskarotKixmiKuusuLainaideLainogaixtoLaminak • Latasariak • Lehen • Lezekoandrea • Lur • LurgorMariMaide • Mairu • MaitagarriakMajuMakilakixkiMamarroMamurMariMartakMartin TxikiMarkitosMateo TxistuDone Mikel AralarkoaMikelatsMirokutanaMozorroakNumenÑañarri • Hodei • Olanoiko zakurraOlentzeroOrtziOstriOtsokoOstPatuakPatxi ErrementariaSorginSugaarSuganSugoiSorsainSorsainTartaloTorto • Traganarru (mitologia)• Txalgorri • Txorimalo • XaindiaYanagorriZaldiZezengorri
Lekuak
Agamunda • Agerre • AitzgaiztoAitzpelarreta • Aizkomendi • AizkorriAizkultzetaAkelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorreaAmabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturriArmorkora • Aralar • SorginetxeAskaataAskoaAta harana • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendi • Obantzungo leizea • OrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak
Kondairak
Ipuinak
Jaiak
Bestelakoak
Aizkora (mitologia) • Amets • ArgizaiolaArmorkoraAgotakEguzkiloreHilarriIdinarru • Kutxa • Kutunak • Mairu baratzMakilaMugarriLauburuTrikuharriZutarri
Izaki mitologikoen zerrenda • Mitologiako lekuen zerrenda • Kondaira guztien zerrenda • Sorginkeria Euskal Herrian