Amelia Baldeón Iñigo

Amelia Baldeón Iñigo
museo zuzendari

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1950eko apirilaren 30a (74 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Irakaslea(k)Juan Maria Apellaniz
Jose Migel Barandiaran
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Arabako Arkeologia Museoa
Arabako Arma museoa
Arabako Foru Aldundia
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
  • Gasteizko Urrezko Domina
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea

Amelia Baldeón Iñigo (Gasteiz, Araba, 1950eko apirilaren 30a) arkeologoa da, Arabako Arkeologia Museoko zuzendari izan zen.

Biografia

Deustuko Unibertsitatean Historia ikasi zuen. Jose Migel Barandiaranen ikaslea izan zen. Unibertsitatean, arkeologiaz arduratu zen, historiaurreari lotutako indusketa askotan parte hartuz. "Las industrias de piedra del hombre de Neardenthal" tesiarekin, historiaurrean doktoratu zen, Paleolitoan espezializatuta.[1][2]

Lan ibilbidea

1975ean, Gasteizko Unibertsitate Eskolako irakasle izan zen. Bere jarduera arkeologikoetan Fuente Hoz (Anuntzeta), El Montico de Charratu (Albaita, Trebiñuko konderria) edo Murba (Torre, Trebiñuko konderria) nabarmentzen dira.[3][4] Atapuercako aztarnategian ere lan egin zuen, Neolitotik Brontze Aroraino, "El Portal de la Cueva Mayor" izenekoan.[5] 4 urtez Arabako Foru Aldundiko Ondare zuzendaria izan zen. Ondoren, Museoen Nazioarteko Kontseiluan parte hartu zuen. Bere lanik eta alderdirik ezagunena 2009ra arte Arabako Arkeologia Museoko zuzendari izan zen garaia.[6][7] Ondoren, Arabako Armeria Museoko zuzendari gisa lan egin zuen, 2013. urtean erretiratu zen arte.[1]

Munibe zientzia-aldizkariaren erredakzio-batzordeko kidea izan zen. Arabako lehendakaria da Euskalerriaren Adiskideen Elkartean.[1]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2008an hiriko urrezko domina jaso zuen Gasteizko lehen emakumea.[8]

Erreferentziak

  1. a b c «Amelia Baldeón Iñigo» ArqueologAs.
  2. Amelia Baldeón: "Nuestra colección arqueológica está entre las grandes de la península".. .
  3. «Amelia Baldeón Iñigo» Dialnet.
  4. [http://araba.eus/publicar/arkeo/3.%20KUKUMA.pdf El yacimiento epipaleolítico de Kukuma Un asentamiento de cazadores-recolectores en la Llanada Alavesa (Araia, Alava). ].
  5. «Baldeón Iñigo, Amelia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus.
  6. «Elkarrizketa: Amelia Baldeón Iñigo» www.euskonews.eus.
  7. [http://www.man.es/man/dam/jcr:6ff64773-21a0-42cb-b9dd-0fd4651c89c0/man-bol-2017-35-203.pdf El Museo de Arqueología de Álava. Del coleccionismo anticuario al Museo BIBAT. ].
  8. «Baldeón y Knörr reciben la Medalla de Oro «por su amplísima cultura y su trabajo»» El Correo 2008-08-06.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q110972944
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 59136811
  • ISNI: 0000000059501820
  • BNE: XX872455
  • BNF: 12237113q (data)
  • GND: 1056404051
  • LCCN: n84143547
  • SUDOC: 031085911
  • BIBSYS: 98047993
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 25564
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 1822663
  • Wd Datuak: Q110972944