Alzeo Mitilenekoa

Alzeo
Alzeo
Alzeo eta Safo, K.a. 470 aldean
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Ἀλκαῖος / Alkaĩos
Jaio K.a. 630 aldean
Mitilene (Lesbos)
Hil K.a. 580 aldean

Alzeo Mitilenekoa (antzinako grezieraz: Ἀλκαῖος, Alkaĩos; latinez: Alcaeus; Mitilene, K.a. 630 aldean - K.a. 580 aldean) poeta grekoa izan zen.

Bizitza

Alderdi aristokratikoaren alde agertu zen tiranoen kontra eta horregatik erbesteratu behar izan zuen; gero, Mitilenera itzuli zen. Kanta satiriko eta iraultzaileak, ereserki eta mahai kantak moldatu zituen, baita erotikoak ere, gizonen zein emakumeen edertasuna goretsiz. Obra horietatik zati gutxi iritsi dira gaur egunera arte. Kantu batean Saforekiko miresmena adierazi zuen. Teokrito eta Horaziok haren olerkera hartu zuten eredu, eta bigarrenak alkaiko izenez ezagutu zen ahapaldia metrika latinora egokitu zuen bere odetan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/06/08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.