Alderdi Eder

Alderdi Eder

Donostia, Erdialdea
Alderdi Eder parkea, atzealdean Donostiako udaletxea.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Alderdi Eder is located in Euskal Herria
Alderdi Eder
Alderdi Eder
Alderdi Eder is located in Gipuzkoa
Alderdi Eder
Alderdi Eder
Alderdi Eder is located in Donostia erdigunea
Alderdi Eder
Alderdi Eder
Koordenatuak: 43°19′14″N 01°59′05″W / 43.32056°N 1.98472°W / 43.32056; -1.98472

Alderdi Eder Gipuzkoako Donostia hiriburuko Erdialdean dagoen parke edo lorategia da. Kontxa aparkalekua izeneko lurpeko ibilgailuentzako ordainpeko aparkalekua du.

Kokalekua

Kontxa hondartzaren ertzean kokatua, Donostiako udaletxea dago bertan.

Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Kontxa pasealekua, Miramar kalea, Donostiako Klub Nautikoa eta udaletxearen artean hedatzen da.

Historia

Aurrez Espainiako Armadaren jabegoko lursailak ziren, Donostiako harresien kanpoaldeko zelai eraikiezinak. Garai hartan Errege Soro izena zuen[1], bertan egiten baitziren errege armadaren maniobrak.

Parkeari Alderdi Eder izena Serafin Barojak ipini zion[2]. Armadak parkea Donostiako Udalari saldu ondoren, azken honek 1879ko maiatzaren 28an izen hau ofizialdu zuen[3].

Gaur egun bertan antzinako hiriko Kasinoaren eraikina dago, gaur egungo Donostiako udaletxea dena.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Geografía de Guipúzcoa Serapio Mujika Zufiria, Ingeba webgunean
  2. (Gaztelaniaz) «La letra de la Marcha es pura vanguardia del alegre carnaval» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-08-03).
  3. Alderdi-Eder. Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  • Alderdi Erder parkea Donostiako Udalaren webgunean ikusgai
  • Alderdi Eder parkea Auñamendi Entziklopedian irakurgai (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253128
  • Commonscat Multimedia: Alderdi Eder / Q12253128

  • Wd Datuak: Q12253128
  • Commonscat Multimedia: Alderdi Eder / Q12253128


Donostiako parkeak

Aieteko parkea • Alderdi Eder • Ametzagainako parkeaArabako parkeaArbizketa parkeaArkazieta parkeaBasoerdi parkea
Bidebietako parkea • Boulevardeko parkea • Castelao parkeaErregina Erregenetearen parkeaErrotaburuko parkeaEtzieta parkea
Eustasio Amilibia parkea • Frantziako pasealekua • Kristina Eneako parkeaGipuzkoa plazako parkeaHarriako parkeaKoldo Mitxelena parkeaLarratxoko parkeaLuis Villasante parkeaMelodi parkeaMiramar Jauregiaren parkeaMiramoneko parkea
Okendo plazako parkeaOndarretako lorategiakOrio parkeaOroitzapenaren lorategiaOtxokiko parkeaPagola-Damazelai parkeaPuioko parkeaSalvador Allende parkeaSanta Katalinako parkeaSerafin Baroja parkeaSiustegi parkeaUliako Mintegietako parkeaUliako parkea
Urgullgo parkeaZaragoza plazako parkeaZilegi parkeaZubimusuko parkea