Aihen

Neguan estalitako aihenak.

Aihena[1] mahatsondoaren urtebeteko adarra da.[2] Aihenek, urtero enborretik sortzen direnak, landarearen landare-hazkunderako egitura guztiak eramaten dituzte, hau da, hostoak, kiribilak, begiak eta, heldutasunera iritsitakoan, mahats-mordo bihurtuko diren infloreszentziak.[3]

Aihenen gainean egiten da mahatsondoaren inausketa neguan, neguko inausketa edo lehorreko inausketa deitua, haien hazkundea mugatzeko eta mahatsen ekoizpen kualitatiboa eta kuantitatiboa hobetzeko.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  3. (Gaztelaniaz) Mac Kay, Christian. Anatomía de la vid (Parte 2). Txile.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5874925
  • Wd Datuak: Q5874925